Esaera zaharrak garbi dio. Oraintxe gaude sagarraren loratze garai bete betean. Lore zuri-arroxaztak ikusiko ditugu gure bazterretan begiratu batean, eta aurten dirudienez, kopuru handian.
Sorgina da sagarraren lorea: derrigorra fruitua izateko, baina ez dakigu zenbat lore ernalduko diren eta nolako uzta izango den. Izan ere, sagar mota batek beste mota baten polena behar du sagarra sortzeko, eta horretarako polenak lore batetik beste arbola bateko lorera joan beharra dauka, hein handi batean erleek eramanda. Bide horretan lan handia egin da azken urteetan, eta nahiko zehatz badakigu zein den sagar moten arteko polen bateragarritasuna eta loraldi epe beretsua. Horrek sagasti berriak ondo diseinatzeko aukera ematen du, sagar motak egoki aukeratuta.
Hala ere, aurten ez urtea egokitzen da, sagarrak bi urteko zikloa izaten baitu: urte batean uzta handiagoa emango du, hurrengoan txikiagoa emateko. Eta poliki poliki uztak berdintzeko estrategiak martxan daude, baina naturak bere zikloa betetzen du. Baina iaz sagar urtea izanagatik, ez zen espero adinakoa izan eta beraz, aurten sagar dezente izan liteke.
Bestalde, neguan hotz egunak izan ditugu eta beraz sagarrondoak prest daude loraldi on baterako eta nola ez erleak prest polinizazioa gauzatzeko. Datozen egunak garrantzitsuak izango dira uzta berrirako, eta gozagarriak bistarako.

