Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoia
Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia egingo da aurten bostgarren urtez eta finala Erbobia (Astigarragan) eta semifinalak (Adunan, Lizartzan, Orion eta Zornotzan) ospatuko dira.
EUSKAL HERRIKO V. SAGARDO TXAPELKETA HERRIKOIA
1. Zer da txapelketa herrikoia?
Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia egingo da aurten laugarren urtez eta 4 finalaurreko eta finala izango ditu. Izen ematen duten Euskal Herriko Sagardotegietako sagardoak afaltzera inguratzen diren guztien artean dastatu eta puntuatuko dira. Epaile izan nahi duten herritarrek afari txartelak hartu beharko dituzte aldez aurretik (finalaurrekoak 26€ eta finala 32€), afalduaz egingo baita puntuaketa lana. Epaile edonor izan ahalko da.
Finalaurrekoak Adunan, Lizartzan, Orion eta Zornotzan izango dira; eta finala Ergobian (Astigarraga). Afari kide-epaileek ez dute jakingo zein sagardotegitako sagardoa ari diren dastatzen eta bukaeran jakingo dira irabazleak (lote zenbakia) zeintzuk diren, bai finalaurrekoetan eta baita finalean ere. Aurten Euskal Herriko 18 herritako 41 sagardotegik hartuko dute parte Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoian (zerrenda osoa azken orrialdean).
2. Zer da epaile izatea?
Afaltzera eseri eta mahaira ateratzen duten sagardoari zure gustuen arabera 5-10 tarteko puntuazioa ematea, ez beste! Beraz, sagardoak dastatzea eta ongi jatea gustuko baduzu, HAU DA ZURE TXAPELKETA!
3. Ohitura zaharrak gure eginez...
Aurten laugarren urtea du Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiak, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak lehengo ohitura bati heldu zion orain lau urte ilusio handiz. Historikoki horrelako txapelketak egin izan dira, 1967tik aurrera zenbait txapelketa herrikoi antolatu baitzituen orduko sagardogileen elkarteak, herri desberdinekin elkarlanean, eta sare hori berreskuratzea da asmoa. 2015eko txapelketa lehen harria izan zen, eta ordutik sistema hobetuz eta herri zein herritar desberdinak sagardoaren inguruan elkartuz lanean dihardugu.
4. Finalaurreko eta finalen kokapenak eta txartelen salmenta puntuak
Irailean izango dira finalaurrekoak eta finala. Afari txartelak salgai daude Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen webgunean www.sagardoa.eus - 943 336 811 edo info@sagardoa.eus helbidera idatzita; eta herriz herriko hainbat lekutan bestetik.
HERRIA |
EGUNA |
KOKAPENA |
AFOROA |
ADUNA |
Irailak 13 OSTIRALA 20:00 |
FRONTOIA |
70 lagun
|
LIZARTZA |
Irailak 14 LARUNBATA 14:00 |
TXIRRITA ELKARTEAN
|
70 lagun
|
ORIO |
Irailak 20 OSTIRALA 20:00 |
ALDAPA ELKARTEA |
60 lagun
|
ZORNOTZA |
Irailak 21 LARUNBATA 20:00 |
EDURMENDI ELKARTEA
|
60 lagun |
ASTIGARRAGA |
Irailak 28 LARUNBATA 20:00 |
ERGOBIKO PLAZAN |
200 lagun |
5. Otordua
Bai finalaurrekoetako eta bai finaleko afaria bertako produktuetan oinarrituko da, Gipuzkoako Sagadogileen Elkarteak, Basatxerrik eta Lurlan Elkarteek duten elkarlanerako proiektua oinarri hartuta. Sagardoarekin egoki ezkontzen diren plater desberdinak dastatu ahal izango ditu jendeak.
FINALAURREKOA - 26 € - |
FINALA - 32 € - |
Basatxerri lontxeatua Basatxerri urdaiazpikoa eta txorizkoa. Entsalada letxuga, tomatea, tipulina, oilaskoa eta arrautza egosia Ajoarrieroa Bakailao ajoarrieroa tenperatura baxuan egositako arrautzarekin Xolomoburua Basatxerri xolomoburu errea pikillo piperrekin Postrea Idiazabal gazta sagar dultzearekin |
Basatxerri lontxeatua Basatxerri urdaiazpikoa eta txorizkoa. Entsalada letxuga, tomatea, tipulina, oilaskoa eta arrautza egosia Ajoarrieroa Bakailao ajoarrieroa tenperatura baxuan egositako arrautzarekin Txuleta Txuleta parrillan erreta Postrea Idiazabal gazta sagar dultzearekin |
6. Puntuazio sistema
Jendea afaltzen hasi orduko hasiko dira mahaira sagardoa ateratzen eta jendeak lote bakoitza puntuatu behar izango du 5-10 tartean, momentuan iruditzen zaionaren arabera. Ez da jakingo zein sagardotegietako sagardoa dastatzen ari diren mahaikideak. Finalaurreko bakoitzeko lehen bi puntuazio altuenak dituzten sagardotegiak automatikoki pasako dira finalera, eta gainontzeko sagardoak puntuazioaren arabera, hurrenez hurren. Finalaren ondoren bakarrik jakingo da finalistak zein izan diren eta zein puntuazio lortu dituzten.
7. Sagardotegi parte hartzaileak
Euskal Herriko 19 herritako 41 sagardotegik hartuko dute parte Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoian:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Comentarios
Deje su comentario