Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Iritsi da Donostiara Sagardoaren egun handia

12/09/2019

Beste urtebetez Sagardo egunak kultura eta ospakizuna ekarri digu Donostiako Konstituzio enparantzara. 5.000 lagunetik gora izan ditugu gaur gurekin eta denek izan dute sagardogileek ilusioz ekarri dituzten sagardo onenak dastatzekoa ukera. Giro aparta lagun bertaratu direnek sagardoaren kulturaren inguruan plazan bildutako eskaintza osoaz gozatu ahal izan dute. Ekitaldiaren antolatzaile da Sagardoa Route, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea hogeita hamalaugarren urtez, Donostiako Udala, Donostia Festak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin batera.

Iritsi da Donostiara Sagardoaren egun handia

Sagardoa Route – Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko kide diren 34 sagardotegik hartu dute parte aurtengo ekitaldian. Beraiek izan dira 2018 uztak eskaini duen onena gerturatu direnei dastatzen emateaz arduratu direnak. Triki eta bertso doinuel lagunduta zerbitzatu dira 8.000 botila inguru, pintxo goxoez lagunduta.

Plazako dastatzeaz gain Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak hainbat ekintza bideratu ditu bertan, sagardogileen mendeetako ofizioa erakustera eman eta duen esanahia, sekretu ezezagunak eta balioa adierazi ahal izateko. Horren adibide da, esaterako, garai bateko eran sagardoa egitea. Sagarrak kizkia eta saskiarekin bildu, txikitu eta ondoren tolaren prentsatzea. Hala, plazaratu diren sagardozale guztiek 2019ko uztarekin egindako lehen muztioa dastatu ahal izan dute.

Ekintza ederrenetakoa ere bada Euskal Sagardoaren jatorria diren bertako sagarren erakusketa Fruitel elkartearen eskutik eta txertaketa postua, Josu Osarekin.

Eguneko momentu hunkigarriena omenduak oholtza gainean suertatu da. Bertan, Joxe Mari eta Gabriel Lizeaga (Lizeaga Sagardotegia) eta Joxe Mari Otegi (Otegi Sagardotegia) omendu ditu Elkarteak. Elkarteko lehendakari eta juntakideen eskutik jaso dituzte gure oroigarri kuttuna. Bertan izan dira hiruren bikoteak, oraindik jubilaziorik ez badute ere, Sagardogintzaren oinarri ezinbestekoak. 12:30ean kopa bana eskuan egin da brindis ofiziala. Bertan izan ditugu administrazioetako ordezkariak, omenduak eta sagardogile guztiak. Hala itxi da zeremonia, sagardogileei egindako lana eskertuz.

Informazio puntua eta Sagardoaren inguruko tourrak

Aurtengoan informazio orokorraren standa inoiz baino garrantzitsuagoa izan da Sagardoa Routerentzat. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko 40 kideek 75 produktutik gora ekoizten dituzte: sagardo naturalak, apardunak, ekologikoak, kriantzak, muztio naturala, bereziak eta Euskal Sagardoa Jatorri Deitura, besteak beste.

Iraileko dastatzea, sagardoa promozionatzeaz gain, sagardoaren ezaugarriak zabaltzeko abagunea izaten da: graduazio baxuko edaria da, freskagarria eta sagarrak berekin dituen onura eta ezaugarri asko berekin dituena; neurrian edanez gero, oso osasungarria. Mezu hori zabaldu nahi izan du Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, bai bertako kontsumitzaileei baita kanpotik etortzen diren ehunka bisitariei, Donostiako Sagardo Eguna guztiok plaza berean elkartzeko gune ezin hobea izaten baita.

Informazio puntu honetan bisitariek sagardoaren inguruko tour turistikoen informazioa sakonean eskuratu ahal izan dute. Geroz eta gehiago dira esperientzia eta produktu turistikoak eskaintzen dituzten sagardotegi eta eragileak. Euskal Herriko sagardoaren kulturak duen balioa eta atzerritarrengandiko interesa ikusita, sagardoaren sektorea, turismoaren sektorean lanean ari da.

Sagardoa Route: jatorrira itzulia egungo bizimodua ezagutuz

Merkatu berrien testuinguruan jaio zen Sagardoa Route. Sagardogintza sektorea eraberrituz, oinarria eta izaera indartuz, egoera zein bide berrietara egokituz. Sagardogintza sektorea etengabeko aurrerapausoak ematen ari da. Gaur egungo sagardo kontsumitzailea zein sagardotegietako bezeroa anitza da. Horren aurrean, sagardogileak produktuaren dibertsifikazioa eta zerbitzuen eskaintza zabaltzearen alde egin dute. Izan ere, merkatuaren aldaketei eta egoera berriei erantzuna emateko jaio zen Sagardoa Route, sagardotegien oraina eta etorkizuna lantzen dituen proiektua.

Esperientzia gastronomikoak eta kulturalak definitu ondoren, Sagardoa Routek produktu turistikoen eskaintza zabala aurkeztu du. Euskal Lurralde guztietan ditugu sagardotegiak eta gure lurretik mendeetan zehar jaio den produktua da sagardoa. Sagardogintza eta lurraldea. Gure jatorria eta historia. Horixe kontatu komunikatu nahi du Sagardoa Routek, sagardoaren kultura balioan jartzeko asmoarekin.

Esperientzia errealak dira, familia eta ofizia barrutik ezagutzeko asmoarekin sortuak. Bisitaria eroso eta etxean senti dadin, eta gure kulturaren enbaxadore bihurtu dadin, lau haizetara zabalduz euskal kulturaren esanahia.

Euskal Lurraldeetan banatuta, dagoeneko 61 sagardotegi dira Sagardoa Route proiektua osatzen dutenak.

Euskal Sagardoa Jatorri Deituradun sagardoen dastatzea

Sagardoaz urte osoan zehar goza badaiteke ere, iraila hilabete ederra da horretarako. Sagardoa kupelean egiten da, eta botilan borobildu. Iazko uztatik eratorritako onena dastatu ahal izan dute bertaratu direnek.

Dastatze orokorraz gain, Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren dastatze gidatua ere izan da Unai Agirreren eskutik, Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzailea bera. Bertan aurkeztu dira Euskal Sagardo desberdinak eta bakoitzaren berezitasuna aipatu dira. Guztira 48 dira jada Euskal Herrian Jatorri Deituradun sagardoa ekoizten duten sagardogileak eta 270 sagargile Euskal Sagardorako sagarra ekoizten dutenak.

Sektorearen apustua garbia da: bertakotasuna eta kalitatea ziurtatzea. Asmoa da lehen sektoreari bidea ireki eta etorkizun oparo bat eskaintzea sagardoari. Apustuaren oinarria bertako sagarra da eta horretan buru belarri ari dira lanean sagar eta sagardo sektorea eta administrazioak. Azken urteetan sagasti berri asko landatu da Gipuzkoan eta aurreikusia dago askoz gehiago landatzea Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren proiektuaren baitan.

2019an uzta oparoa eta kalitate bikainekoa

Azkenik, baina ez azken, Donostiako Sagardo Egunean 2019ko uzta dastatu ahal izan zen, momentuan bertan egina. Sagardogileek sagarraren heldutasunean dute jomuga. Hauetako batzuk hasi dira dagoeneko aste honetan bilketarekin. Sagar barietateak eta landatuta dagoen zonaldeak eragiten dio sagarrari heldutasunean, baita klimak eta loraldiak ere. Aurten gutxi gorabehera astebetez aurreratu da jasotzeko momentua, iazko urtearekin alderatuta. Loratzea ere luzea izan da aurtengoan, eguzki orduek eta eguraldi onak lagunduta. Udako eguraldi orekatuak ere lagundu du uzta oparoaz gozatu ahal izateko.

Comentarios

Deje su comentario