Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Non jan Donostian

09/05/2018

Plazera da jatea. Gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria, afaria... Produktu bakoitza dagokion orduan. Baina, bai, plazera da jatea. Jaten egiazki gozatzen duten horien laguntza izan dut artikulu hau idazteko. Plazera izan da, plateretako bat proposatzen zutenean argitu egiten baitzitzaien aurpegia. Beraz, zuekin ere emaitza bera izatea espero dut.

Non jan Donostian

Hauxe da erabaki beharreko lehenengo kontua: Zer jan nahi dut? Donostia oso ezaguna da Alde Zaharreko, zabaldegiko eta auzoetako pintxo ezin gozoagoez hornituriko tabernei esker. Ni ez naiz "pintxotan bazkaltzera" joaten den horietakoa, nik badaezpada ere pintxoa jaten dut 11:30ak aldera hamaiketakoa egin baino lehen. Eta gero, 14:00etan, dastatu nahi ditugun platerak jango ditugu.

Non eta zer jan gomendatuko dizuet. Hurbildu eta beste pintxo/plater hoberik badela ikusten baduzue, idatzi jangaien benetako gida oso bat izan dezagun!

20 aukera eskaintzen dizkizut pixkanaka jatun onen gida azkarrena eta hoberena sortu dezagun.

sagardo tour

  1. Mapa berdea: patata min beganoak, gustu guztientzako errezeta berezia.
  2. San Telmoko koilara: foie freskoa, jainkoen jakia.
  3. Martinez: platerkada bete urdaiazpiko bikaina, ezinbestekoa.
  4. Gorriti: arrautza bola eta kroketak, betikoak onena izaten jarraitzen du.
  5. Ganbara: sasoiko produktuekin egindako pintxoak, dagokionean dagokiona.
  6. Txistu: izkirak, ikaragarriak.
  7. Tamboril: txanpiñoiak, benetako ahogozoa.
  8. Borda berri: kebab, edo txerri saihetsa tenperatura baxuan errea, ahoan desegiten da.
  9. Mesón Martín: erreboiloa, ezin hobea.
  10. Zumeltzegi (lehengo Egosari): zapo burruntzia. burruntzi landua.
  11. A fuego Negrón: Kabezko hanburger ezin gozoagoa.
  12. Atari eta bertako torrijak, ezinbestekoak.
  13. Saltxipi: sasoiko arraina parrillan errea.
  14. Calonge: benetako bakailaoa, Donostiako sagardotegia Igeldo Mendian.
  15. Ikaitz: platera milikatzeko moduko txokolatezko coulant-a.
  16. Txuleta: txuleta bikainena.
  17. Km. 0: entsalada apartak.
  18. Dakara: Hostopilen moduko ogitartekoak.
  19. Tedone: menu begetarianoa eta produktu ekologikoak.
  20. Aratz: eguneko menua, "betikoa".

Eta, esan gabe doa, ez da gure estiloa laguntzarik gabe jatea. Iradokizun bat egingo dizuet: basokada bat sagardo eska dezakezue edo, hainbat bazarete, botila bat. Jatetxearen edo tabernaren kokalekuaren araberakoa izango da prezioa, baina gure historiatik trago on bat edateko modua da. Sagardoa, bertako herritarren milaka urtetako edaria, baita Terra Novan baleak ehizatzen zituzten marinelena ere, historiaren tarte luzeetan ekoizpen nagusia eta edari bakar izandakoa. Udan freskagarri dugun edaria, alkohol gradu gutxikoa, naturala. Gure lurraldeko Sagardo Naturala. Haren hainbat aldaera topa ditzakezu: sagardo naturala, sagardo natural ekologikoa, Sor marka duen sagardoa, Euskal Sagardoa sor markako sagardoa, Sagarraren Muztio Naturala, Sagardo Natural aparduna, sagardo onduak...

Plazera da jatea, eta balio erantsia duen plazera da Donostian jatea.

Zalantzarik gabe, hauxe da, lagunok, souvenirrik egokiena; gibelaldean Kontxa dagoelarik selfie bat egitea baino hobea. Eramazue zuekin gure zati bat. Eraman eta zabaldu. Nahi duguna ez baita zuek etortzea, zuek itzultzea eta besteak etortzea baizik.

Comentarios

Deje su comentario