Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Sagardoa latan, noski baietz!

09/05/2024

Euskal sagardoa latan, tendentzia berriak!

Sagardoa latan, noski baietz!

Geroz eta Euskal Sagardo gehiago ditugu latan eta badirudi etorkizunean are eta gehiago izango ditugula. Izan ere baditu latak bere abantailak veste ontziekiko: esportaziorako oso egokia da, neurri eta kopuru desberdinak izan ditzake eta behin sagardoa edanda, garraiatzeko erraza da ontzia. Sagardoaren bereizgarriak oso ondo gordetzen ditu eta diseinu desberdinak onartzen ditu. Beraz, animatu eta gozatu Euskal Sagardoa latan!

ISASTEGI EUSKAL SAGARDOA

Isastegi Sagardotegiko, Zuaznabar baserriko (Altzo), Iriarte baserriko (Gaztelu), eta Monteskuaundi baserriko (Tolosa) sagarrez egina. Sudurrean fruta zuri usainekoa eta ahoan orekatua. Mozoloa, Goikoetxe, Urtebihaundi, Moko, Errezilla dira sagar mota nagusiak. + Info/Erosi

isastegi latan

OIHARTE EUSKAL SAGARDOA

Oiharte Sagardotegiko sagarrez egina nagusiki eta Idiazabalgo (Goenekoa), Mutiloako (Murgiaran baserria, Odio baserria…), Segurako (Aizkoeta baserria), Zegamako (Mendalde baserria) sagarra ere baduena. Orokorrean sagardo edan-erreza, txinparta askokoa eta Errezil sagarrak ematen dion azidotasun puntua duena. + Info/Erosi

OIHARTE LATAN

OIHARTE “LUPULODUNA”

Oiharte Euskal Sagardoz egindako sagardo lupulatua, ondo uztartua daukana. Sagardoaren lurrinaz gain, lupuloaren lore usainak ditu eta ahoan azidotasun berezi bat. +Info/Erosi

OIHARTE LUPULODUNA LATAN

PETRITEGI EUSKAL SAGARDOA

Petritegi Sagardotegiko sagarrez egina eta Astigarraga (Minegi eta Telleri baserriak), Askizu-Getaria(Agote baserria) eta Alkiza eta Oiartzungo sagarra ere badu. Fruta usain freskoa eta ahoan ahaltsua eta luzea. Sagar mota nagusiak: Txalaka, Gezamiña, Goikoetxe, Urtebitxiki, Mozolua. Etxean bereizitako Urtebi Haundi legamiz irakindako sagardoa. +Info/Erosi

PETRITEGI LATAN

PETRITEGI “SAGAR KRASH LIMOIA”

Euskal Sagardorako ekoiztutako sagarrez egina eta sagardoa eta limoi ura ere baduena. Freskarria, gozo puntu bat baduena eta limoiak ematen dion izaera berezikoa.  +Info/Erosi

SAGARKRASH LIMOIA

PETRITEGI “SAGAR KRASH SAGARRA”

Euskal Sagardorako ekoiztutako sagarrez egina eta sagar muztioa ere baduena. Sagardoaz gain, muztioa izateak, izaera oso berezia ematen dio produktuari. +Info/Erosi

SAGARKRASH MANZANA

SAIZAR “RED BAY” EUSKAL SAGARDOA

Saizar Sagardotegiko eta Usurbil inguruko baserrietako sagarrez egina. Lore eta fruta usaina duena eta ahoan mamitsua eta luzea. Sagar mota nagusiak: Saltxipi, Moko, Urtebi Txiki, Goikoetxe, Urtebi Haundi, Txalaka eta Gezamina. +Info/Erosi

SAIZAR LATAN

ZELAIA EUSKAL SAGARDOA: 

Zabaloenea baserriko (Hernani), Etxezuri baserriko (Olaberria)  eta Igeralde nekazaletxeko (Hondarribia) sagarrez egina. Sagar fresko lurrina duena eta ahoan gorputza eta izaera duena. Sagar mota nagusiak: Txalaka, Urtebi Txiki, Urtebi Haundi, Moko, Goikoetxe, Mozolua. +Info/Erosi

ZELAIA LATAN

Gustokoen dituzun sagardoak erosi ditzakezu gure online dendan: EUSKAL SAGARDOEN ONLINE DENDA

Comentarios

Deje su comentario