Theme Settings

18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
.
Altuna Sagardotegian, Urnietan, egindako Euskal Sagardoa. Gorputz handiko sagardo orekatua da. Urtebe txiki, urtebi haundi, moko eta goikoetxe sagarrekin egindako sagardoa.
Etxe inguruko sagastietan jasotako sagarrez egina.
Nutrizio-informazioa eta alergenoak:
Batazbesteko baloreak 100 g - ko | Alergenoak | |
Balio energetikoa | 50 kcal/209 KJ | - |
Grasak | 0,0 g | |
Karbohidratoak | 6,0 g | Sulfitoak |
Proteinak | 0,0 g | Sulfitoak ditu |
Gatza | 0,2 g |
Sagardoa egiten urte asko daramazkien sagardotegi tradizionala.
EUSKAL SAGARDOA, %100 bertako sagarra!
Euskadin ekoiztutako sagarrez egina, milaka urtean sortu, hobetu eta gorde diren bertako sagar motak erabilita. Bertakotasunaz gain, kalitatea da Euskal Sagardoaren beste oinarria, Jatorri Deituraren zigilua daramaten sagardo guztiek azterketa fisiko-kimiko eta organoleptiko zehatzak pasa behar baitituzte.
%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardoa, jatorriak eta ezagutzak ematen duen ziurtasuna eta sektorearen etorkizuneko apustua.