Joan den astean, ostegun arratsaldean, Urnietako Altuna sagardotegiak antolatutako uda garaiko festa berezian, bertaratutakoen atentzioa bereganatu eta benetako arrakastaren sentsazioa utzi zuen. Hitzorduak moldeak hautsi zituen sagardoaren tradizioa gaur egungo eta berrikuntzez betetako proposamen batekin uztartuz. Bertan, Mikel Garaizabal enologoaren eskutik egindako sagardo dastaketa gidatua, Txomin Parrillak tokiko produktuekin prestatutako aperitiboa eta, arratsaldeko erakargarri nagusietako bat sagardo koktelen proposamen originala izan zen. Lima, pomelo eta bestelako ukitu freskagarriekin egindako nahasketek kutsu berritzailea eman zioten gauari, sagardoa edari moldakor, erakargarri eta beste mou batera gozatzeko aproposa bihurtuz. Hori guztia Xabier Altunak, gaur egungo arduradun eta upategiaren semeak, antolatu zuen, Sagardoa Route, Gipuzkoako Sagardotegien Elkartea eta Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren laguntzarekin.

Altuna, 130 urteko historia eta berezko ondarea duen sagardoa
Altunaz hitz egitea historia, sustraiak eta sagardoarekin lotura sakona dituen baserri bati buruz hitz egitea da. Urnietan kokatua, Donostiatik oso gertu, sagarrondoz inguratuta eta aldiriko tren geltokiaren ondoan, sagardo upategi honek Gipuzkoako landa paisaiaren eta tradizioaren zati handi bat biltzen ditu. Altuna familia baserri honi lotuta dago duela ia 130 urtetik, XIX. mendearen amaieran Xabierren birraiton-amonak; biraitona Eskoriatzakoa, trenbideetako langilea, eta biramona Olaberriakoa, inguruko baserri batean neskame lanean aritu zena. Aitona baserri berean jaio zen, eta ordurako ere sagardoa egiten zen bertan, abeltzaintza eta nekazaritza lanekin batera, garai hartako familia ekonomiaren oinarri izanik. Xabier Altunaren aitak, Xanti Altunak, eman zuen sagardo upategiari modu profesionalean heltzeko urratsa, familia tradizio hori sendotuz eta egungo proiektuaren oinarriak ezarriz. Gaur egun, Xabier Altunak hartu du lekukoa, belaunaldiz belaunaldi eraikitako ondare horri eutsiz.
Etorkizunera begira dagoen ehun urtetik gorako sagardotegi tradizionala
Tradizioari eutsiz, bide berriak irekitzeko borondatea du egun Xabierrek, upategiaren buru dagoen Altunatarrak. Altuna modernizazio garaia bizitzen ari da, etengabeko hobekuntzetan oinarrituta, bai instalazioetan eta baita sagardoa egiteko herramintei dagokionean. Horri gehitu behar zaio produktuaren kalitatea hobetzen jarraitzeko apustu argia eta lehengaiari lehentasuna emateko nahia, sagarrondo landaketa berriekin. Datorren negu honetan beste bi hektarea sagasti gehitzeko aurreikuspena dauka. Urrats horiek guztiak begirada garaikide eta berritzaile baten isla dira, ondarearekiko errespetua eta sagardoaren etorkizuna ulertzeko modu berritua uztartzeko gai dena.

Euskal Sagardoa J.D., ekitaldiko protagonista nagusia
Jardunaldiaren protagonista nagusia Altunako Euskal Sagardoa J.D. izan zen, zalantzarik gabe, haren kalitatea, nortasuna eta kontsumo modu berrietara egokitzeko gaitasuna balioan jartzeko pentsatutako proposamen baten ardatz nagusia. Bai dastaketa gidatuan, bai koktelen proposamen berritzailean presente egonik, sagardoak bere moldakortasun osoa erakutsi zuen, tradizioarekin eta lurraldearekin duen lotura galdu gabe. Ekitaldiak, horrela, nortasun propioa duen produktu bat aldarrikatzeko balio izan zuen: arretaz egina, etxearen historiari estu lotua, baina aldi berean gozatzeko modu berriekin eta publiko gero eta zabalagoekin konektatzeko prest dagoena.

Altunako sagardoa, guztien eskura
Altunako Euskal Sagardoa J.D. Gipuzkoako denda eta jatetxeetan aurki daiteke, baina baita sagardotegian bertan ere, jendeari zuzenean saltzen baitzaio, eta bere online dendaren bidez ere bai. Horrela, Altunak bere sagardoa edozein mahaitara iristea errazten du, zerbitzu eroso eta arin baten bidez, 48 ordutan etxerako entregarekin eta tokiko, estatuko zein Europako nazioarteko bidalketekin. Informazio guztia eta online erosketa hemen daude eskuragarri: altunasagardotegia.eus



