Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

.

Itxas-Buru Sagar Zuku

3,50 €
BEZ barne

Sagar Zuku pasteurizatua, inongo azukrerik gehitu gabe egindako Sagar Zuku Naturala.

Alkoholik gabeko produktua da.

Itxas Buru sagardotegia, Ascensio Intxauspek ireki zuen 1982an eta lehendik sagardoa egiten bazen ere, orduan hasi zen sagardoa saltzen. Urumea errekaren ertzean kokatua dago sagardotegia eta 8 hektarea sagasti gestionatzen dira gaur egun, etxeko sagastiak eta inguruko baserrietako sagastiak hartuta. Bertako sagarrari garrantzia handia ematen zaio Itxasburun, kalitatezko sagardoa lehengaiaren zaintzatik datorrela jakitun. Sagardoa modu tradizionalean egiten da, eta, ahal bada, egunean zehar bildutako sagarra egunean bertan prentsatzen da, zukuaren kalitatea ahalik eta onena izan dadin. Itxas Buru sagardotegiko Sagardoaren kalitatea ondo aukeratutako bertako sagarren nahasketak ematen du.

EUSKAL SAGARDOA KONTSUMITZEKO GOMENDIOAK
  1. Sagardo naturala leku fresko batean mantentzea gomendatzen da, 14-15ºC ingurutan. Tenperatura altuegiak edo baxuegiak direnean, sagardoak lehenago gal ditzake bere propietateak.
  2. Euskal sagardo naturala kontsumitzeko, hozkailuan hoztu eta kontsumitu baino 5 minutu lehenago ateratzea komeni da. Dastatzeko tenperatura aproposa 10-13ºC artean dago.
  3. Botila ireki eta sagardoa zerbitzatzeko botila batzuek duten isurtzeko kortxoa erabil dezakegu edo bestela enkantziadore tradizional bat erantsi.
  4. Zerbitzatu sagardoa edalontzitik 15 zentimetrora, eta kopa denean distantzia apur bat gutxiagotik. Sagardoa edalontzi fin eta luzean edo kopan kontsumitu dezakegu. Lehenengoak trago azkarragoaz gozatzen lagunduko digu, distantziatik zerbitzatuta produktua hautsi eta txinparta eskuratuko dugulako. Bigarrenean, produktuaren usainak gehiago antzemango ditugu eta distantzia txikiagoan zerbitzatuz gero, lasaiago edan dezakegu.
ON EGIN!
430

Fitxa teknikoa

T_Producto
Sidra

Specific References

You might also like