Theme Settings
18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
.
Sagar Ozpina Ekain
Sagarrez egindako ozpin naturala. Sagarrak eta sagardoak dituen ezaugarri eta onurak biltzen dituena.
Sagarrez egindako ozpin naturala. Sagarrak eta sagardoak dituen ezaugarri eta onurak biltzen dituena. Egokia entsaladak, arraiak eta gainerako jakiak gozatzeko.
Bizitza lasai eta jasangarriaren aldeko apustua egin duen familia dugu Aitor eta Iratxerena. Baserriaren lurretan sagastiak landatzea izan zen Aitorrek eman zuen lehen pausua, gurasoen bultzada eta laguntzarekin. Sagastiak jarri eta sagardo munduak tentatuta eman zuen bere lehen ekoizpena egiteko pausua. Ordutik hona bertako eta kalitatezko Euskal Sagardo Ekologikoa izan da etxe honen produktu izarra eta etorkizunerako apustua. Baserriko bizitza estimatzen duen bikote honek etxeko ateak zabalik ditu beren etxeko ohitura eta bizimodua gustu duenari erakusteko: sagastiak, dastatzea, elaborazio gunea. Slow life deritzon filosofia eta bakean murgiltzeko paradarik aproposena!