18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
BISITA ETA OTORDUA SAGARDOTEGIAN GARRAIOAREKIN
ESPERIENTZIA
Bizi sagardotegiko esperientzia, dastatu Euskal Sagardoa eta bidaiatu gure jatorrira! Sagardotegiaz gozatu nahi duzu baina ez dakizu nola iritsi bertara? Ibilbide honetan konponbidea bilatu dugu zuretzat. Donostian jasoko zaitugu eta gure gidaren eskutik gure lurraldeari, sagardo-kulturari eta gastronomiari lotuta dauden sekretu guztiak ezagutuko dituzu. Sagastiak, baserri dolareak, elaborazio gunea eta upategiak ezagutuko dituzu. Eta noski, gure edari kuttuna aurkeztuko dizugu, guk geuk edaten dugun moduan: botilan eta txotxetik. ¡Txoootx! deiadarra, gure sagardotegietan edateko gonbidapena da. Edalontzia eskuetan duzula gertura zaitez upategira eta etxekoek gidatuta bertako Euskal Sagardoak dastatuko dituzu, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzen duzun bitartean. Esperientzia aparta bizi ondoren Donostiara itzuliko gara, gure lurraz gozatzen segi dezazun.
- BARNE:
-
- Bisita gidatua sagardotegian
- Sagardo eta pintxo dastatzea
- Sagardotegi menu tradizionala
- Garraioa barne
- IRAUPENA:
-
- 4 ordu
- ELKARGUNEA:
-
- C/Bengoetxea, 2. Donostia-San Sebastián
EZAUGARRIAK
- BISITA
-
Gure gidak Donostiako Bengoetxea, 2 kalean jasoko zaitu. Sagardotegi batera joango gara eta bertan ibilbide bat egingo dugu sagastia eta sagardotegiko txokoak ezagutzeko. Bisita honetan Euskal Sagardoaren dastatzea egingo dugu, lehenik botilatik eta gero txotxean. Ondoren, menu tradizionalaz gozatzeko eta sagardoa txotxetik dastatzeko denbora izango duzu. Bukatzeko, berriz ere Donostiara bueltatuko gara furgonetan.
- MENUA
-
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piparrekin
- Txuleta parrillan
- Gazta irasagar eta intxaurrekin
- Ogia eta Sagardoa
- Beste menuak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- Taldeak / Tarifak
-
- Gutxieneko taldea: 1 pertsonatik gora.
- Gehieneko taldea: 8 pertsona.
- Taldeentzako tarifak kontsulta egin: info@sagardoa.eus
- ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
-
- Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa. Bisita-gidatua zerbitzu partekatua denez, hizkuntza batean baino gehiagotan izan daiteke bezeroen jatorriaren arabera.
- Ordutegia: Urte osoan zehar. Asteartea, osteguna eta larunbata: 12:00 - 16:00.
- Beste hizkuntza edo ordutegiak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- ELKARGUNEA
-
- Elkargunea: Donostiako Bengoetxea, 2 kalean.
- Beste elkargune baterako egin kontsulta: info@sagardoa.eus
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
-
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
- BONOA
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.
- EZEZTAPENAK
-
- Ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
SAGARDOTEGIA
- Aburuza (Aduna)
- Gaztañaga (Andoain)
- Iparragirre (Hernani)
- Mizpiradi (Andoain)
- Oiharte (Zerain)
- Ola (Irun)
- Saizar (Usurbil)
* Erreserba egiterakoan (egutegiaren bitartez) aipa ezazu mesedez OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia.
Heldu: 78 €
Haurrak (14-17): 55 €
Haurrak (4-13): 42 €












