Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

.

EUSKAL SAGARDO ETA ERRIOXAR ARDOAREN IBILBIDEA

95,00 €
BEZ barne
Valdemar upategiak 130 urte baino gehiagoko familia-historia du, lurrean, mahastian eta lehengaian hasten dena. 

BARNE:

  • Bisita eta dastatzea Valdeman ardo upategian
  • Bisita Laguardia herrian
  • Bisita eta dastatzea Sagardotegian
  • Sagardotegi menu tradizionala
  • Garraioa eta gida laguntzailea barne

IRAUPENA:

  • 9 ordu

*Interesatuta bazaude, eskatu aurrekontua edo bete formularioa, eta ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan. Kontuan izan erreserba ez dagoela bermatuta Euskal Sagardoaren Ibilbideak berretsi arte.

ESPERIENTZIA

EZAUGARRIAK

SAGARDOTEGIA

BALDINTZAK

Valdemar upategia familiako negozio bat da, Jesusek eta Ana Martinezek, Martinez Bujanda familiaren laugarren belaunaldiak, daramatena. Belaunaldiz belaunaldi lurrarekiko maitasuna, ardo handiekiko grina eta izaera aitzindaria transmititu izan dituzte. Upategiko espazio ezberdinetan sartuko gara eta bertan euren ardoak nola egiten diren ikasteko eta dastatzeko aukera izango dugu. Behin ardo upategiko bisita amaituta, sagardotegi batetara joango gara, eta bertako familiarekin elkartuko gara, sagastitik eta sagardotegiko guneetatik bisita egiteko. Behin upategian gaudela, kupeletatik familiak hainbeste ardurarekin egiten duen sagardoa dastatuko dugu.Bisita amaitzeko ohiko sagardotegiko menuaz gozatzeko aukera izango dugu: etxeko pintxoa, bakailao tortila, bakailao frijitua, txuleta eta Idiazabal gazta intxaurrekin eta etxeko irasagarrarekin.

Gure gidak Donostian zehar edo zure hotelean jasoko zaitu Errioxar Araba aldera joateko. Valdemar upategira joango gara bisita gidatu bat egiteko eta familiaren eta ardoaren historiari buruzko xehetasunak ezagutzeko. Ondoren, sagardotegian elkartuko gara, eta bertan etxeko txoko guztiak bisitatuko ditugu eta sagardoaren ekoizpenaz eta elaborazioaz hitz egingo dugu. Sagardo bakoitzaren xehetasunak ezagutuko ditugu eta, azkenik, sagardotegiko menu tradizionala dastatzeko aukera izango dugu.

  • Bakailao tortilla
  • Bakailao frijitua piparrekin
  • Txuleta parrillan
  • Gazta irasagar eta intxaurrekin
  • Ogia eta Sagardoa
  • Beste menuak egin kontsulta info@sagardoa.eus
  • Gutxieneko taldea: 1 pertsonatik gora.
  • Taldeentzako tarifak kontsulta egin info@sagardoa.eus
  • Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, ingelesa y frantsesa.
  • Ordutegia: Urte osoan zehar. Asteartetik larunbatera.
  • Beste hizkuntza edo ordutegiak egin kontsulta info@sagardoa.eus
  • Elkargunea: Bezeroak nahi duen elkargunean.
  • Beste elkargune baterako egin kontsulta.

Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.

Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.

  • Ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
SAGARDOTEGIA AUKERAN

  • Aburuza (Aduna)
  • Gaztañaga (Andoain)
  • Iparragirre (Hernani)
  • Mizpiradi (Andoain)
  • Oiharte (Zerain)
  • Ola (Irun)
  • Petritegi (Astigarraga
  • Saizar (Usurbil)

* Erreserba egiterakoan (egutegiaren bitartez) aipa ezazu mesedez OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia. 

Fitxa teknikoa

Transporte
Si
T_Producto
Experiencia Pre-reserva

Specific References

Esperientzia aurre-erreserbatu

19 Ez dago lekurik egun horretarako, jarri gurekin harremanetan.
19 Erreserba egun horietarako egiteko, jarri gurekin harremanetan.

Eguna

Pertsona

Helduak

Haurrak (14-17)

Haurrak (4-13)

Oharrak

Izena

Abizenak

E-maila

Telefonoa

Posta-kodea