18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
EUSKAL SAGARDO ETA ERRIOXAR ARDOAREN IBILBIDEA
ESPERIENTZIA
Valdemar upategia familiako negozio bat da, Jesusek eta Ana Martinezek, Martinez Bujanda familiaren laugarren belaunaldiak, daramatena. Belaunaldiz belaunaldi lurrarekiko maitasuna, ardo handiekiko grina eta izaera aitzindaria transmititu izan dituzte. Upategiko espazio ezberdinetan sartuko gara eta bertan euren ardoak nola egiten diren ikasteko eta dastatzeko aukera izango dugu. Behin ardo upategiko bisita amaituta, sagardotegi batetara joango gara, eta bertako familiarekin elkartuko gara, sagastitik eta sagardotegiko guneetatik bisita egiteko. Behin upategian gaudela, kupeletatik familiak hainbeste ardurarekin egiten duen sagardoa dastatuko dugu. Bisita amaitzeko ohiko sagardotegiko menuaz gozatzeko aukera izango dugu: etxeko pintxoa, bakailao tortila, bakailao frijitua, txuleta eta Idiazabal gazta intxaurrekin eta etxeko irasagarrarekin.
- BARNE:
-
- Bisita eta dastatzea Valdemar ardo upategian
- Bisita Laguardia herrian
- Bisita eta dastatzea sagardotegian
- Sagardotegi menu tradizionala
- Garraioa eta gida laguntzailea barne
- IRAUPENA:
-
- 9 ordu
EZAUGARRIAK
- BISITA
-
Gure gidak Donostian zehar edo zure hotelean jasoko zaitu Errioxar Araba aldera joateko. Valdemar upategira joango gara bisita gidatu bat egiteko eta familiaren eta ardoaren historiari buruzko xehetasunak ezagutzeko. Ondoren, sagardotegian elkartuko gara, eta bertan etxeko txoko guztiak bisitatuko ditugu eta sagardoaren ekoizpenaz eta elaborazioaz hitz egingo dugu. Sagardo bakoitzaren xehetasunak ezagutuko ditugu eta, azkenik, sagardotegiko menu tradizionala dastatzeko aukera izango dugu.
- MENUA
-
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piparrekin
- Txuleta parrillan
- Gazta irasagar eta intxaurrekin
- Ogia eta Sagardoa
- Beste menuak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- Taldeak / Tarifak
-
- Gutxieneko taldea: 1 pertsonatik gora
- Taldeentzako tarifak kontsulta egin: info@sagardoa.eus
- ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
-
- Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa
- Ordutegia: Urte osoan zehar, asteartetik larunbatera
- Beste hizkuntza edo ordutegiak kontsultatzeko: info@sagardoa.eus
- ELKARGUNEA
-
- Elkargunea: Bezeroak nahi duen tokian
- Beste elkargune baterako kontsulta egin: info@sagardoa.eus
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
-
Erreserba egiteko unean %100 ordaindu beharko da.
- BONOA
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa bidaliko zaizue posta elektronikoz. Bono hori inprimatu edo mugikorrean aurkeztu ahal izango duzue esperientziaren egunean.
- EZEZTAPENAK
-
- Ezeztapena doakoa da erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
SAGARDOTEGIA
- Aburuza (Aduna)
- Gaztañaga (Andoain)
- Iparragirre (Hernani)
- Mizpiradi (Andoain)
- Oiharte (Zerain)
- Ola (Irun)
- Petritegi (Astigarraga)
- Saizar (Usurbil)
* Erreserba egitean, mesedez adierazi OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia.













