Theme Settings
18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
.
Urtebi Euskal Sagardo Monobarietala
Urtebi Txiki sagarrez egina.
Urtebi Txiki sagarrez egina. Filtratua. Sarrera gisa, eta barazki eta arrainekin hartzeko oso egokia. Euskal Sagardoa sagarrarekin egina.
Itxas Buru sagardotegia, Ascensio Intxauspek ireki zuen 1982an eta lehendik sagardoa egiten bazen ere, orduan hasi zen sagardoa saltzen. Urumea errekaren ertzean kokatua dago sagardotegia eta 8 hektarea sagasti gestionatzen dira gaur egun, etxeko sagastiak eta inguruko baserrietako sagastiak hartuta. Bertako sagarrari garrantzia handia ematen zaio Itxasburun, kalitatezko sagardoa lehengaiaren zaintzatik datorrela jakitun. Sagardoa modu tradizionalean egiten da, eta, ahal bada, egunean zehar bildutako sagarra egunean bertan prentsatzen da, zukuaren kalitatea ahalik eta onena izan dadin. Itxas Buru sagardotegiko Sagardoaren kalitatea ondo aukeratutako bertako sagarren nahasketak ematen du.