Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

.

ZURetik Mozolua Euskal Sagardoa

10,00 €
BEZ barne

100% Mozolua euskal sagar barietatearekin egindako Euskal Sagardoa.

Sagar mota bakarraz ekoiztutako Euskal Sagardoa. Itxas-buruk Mozolua sagar barietatea erabiltzen du ZURetik sagardoa egiteko. Sagardo hau egiteko sagarrak Hernanin, Itxasburuko sagastian, jasotzen dira. Behin sagardoa egin eta 4 hilabetez haritz upelean ontzen da ekoizpen prozesua bertan amaituz. Sagardo lurrintsua eta ahoan borobila.

Nutrizio-informazioa eta alergenoak:

Batazbesteko baloreak 100 g - ko Alergenoak
Balio energetikoa 50 kcal/209 KJ -
Grasak 0,0 g
Karbohidratoak 6,0 g Sulfitoak
Proteinak 0,0 g Sulfitoak ditu
Gatza 0,2 g

Itxas Buru sagardotegia, Ascensio Intxauspek ireki zuen 1982an eta lehendik sagardoa egiten bazen ere, orduan hasi zen sagardoa saltzen. Urumea errekaren ertzean kokatua dago sagardotegia eta 8 hektarea sagasti gestionatzen dira gaur egun, etxeko sagastiak eta inguruko baserrietako sagastiak hartuta. Bertako sagarrari garrantzia handia ematen zaio Itxasburun, kalitatezko sagardoa lehengaiaren zaintzatik datorrela jakitun. Sagardoa modu tradizionalean egiten da, eta, ahal bada, egunean zehar bildutako sagarra egunean bertan prentsatzen da, zukuaren kalitatea ahalik eta onena izan dadin. Itxas Buru sagardotegiko Sagardoaren kalitatea ondo aukeratutako bertako sagarren nahasketak ematen du.

Specific References

You might also like