18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
BISITA ETA BAZKARIA ABURUZA SAGARDOTEGIAN
ESPERIENTZIA
Aburuza ingurune natural pribilegiatu batean dago kokatua, mendiaren magalek babestuta, Adarra menditik Aralar mendikatera arte, Txindoki ikusten delarik. Sagasti artean eraikia, sagardoaren historiaren bilakaeraren ikuspegi ezin hobea eskaintzen digu: baserri zaharretik gaur egungo upeltegira. Etxeko txoko ezberdinak ezagutuko ditugu, familiaren lan egiteko modua ikusiko dugu, eta bertan lantzen diren produktu guztiak dastatuko ditugu, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura dutenak nabarmentzen direlarik. Bisita sagardotegiko menu tradizionalarekin borobilduko dugu.
- BARNE:
-
- Bisita gidatua sagardotegian zehar
- Dastatze gidatua pintxoarekin
- Sagardotegi menua
- IRAUPENA:
-
- 3 ordu inguru
EZAUGARRIAK
- BISITA
-
Aburuza sagardotegian elkartuko gara bertako familia, baserria eta historia ezagutzeko. Hau guztia sagardo ezberdinak dastatzen ditugun bitartean egingo da. Etxeko sukaldeaz ere gozatuko dugu pintxo batekin eta ondorengo menuarekin.
- MENUA
-
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piperrekin
- Txuleta parrillan
- Gazta, irasagarra eta intxaurrak
- Ogia / Sagardoa / kafea edo infusioa
- Beste menuak kontsultatu: info@sagardoa.eus
- TALDEAK / TARIFAK
-
- Gutxieneko taldea: 2 pertsona.
- Taldeentzako tarifak: info@sagardoa.eus
- ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
-
- Ordutegia: Urte osoan zehar. Urtarriletik azarora: larunbatetan, 12:30etan.
- Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
- Beste hizkuntza edo ordutegiak kontsultatu: info@sagardoa.eus
- ELKARGUNEA
-
- Sagardotegia: Aburuza (Aduna).
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
-
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
- BONOA
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa jasoko duzue posta elektronikoz. Bono horrek balio izango du froga bezala, paperean edo mugikorrean aurkezteko.
- EZEZTAPENAK
-
- Doako ezeztapena, erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
BESTE ZERBITZUAK
- Zerbitzu osagarriak: Kontsultatu gehiago: info@sagardoa.eus
- Ordutegia eta elkargunea: Bezeroaren beharren araberakoa.
- Prezioa: Aukeratutako zerbitzuen araberakoa.
- Erreserbak: info@sagardoa.eus edo 943 336 811
Heldu: 56 €
Haurrak (14-17): 46 €
Haurrak (4-13): 28 €















