18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
BISITA GIDATUA SAGARDO UPATEGIAN
ESPERIENTZIA
Bizi sagardotegi esperientzia zoragarria, dastatu Euskal Sagardoa eta bidaiatu gure jatorrira! Deskubritu gidaren eskutik gure lurrari, sagardo-kulturari eta gastronomiari lotuta dauden sekretu guztiak. Sagastiak, baserri dolareak, elaborazio gunea eta upategiak ezagutuko dituzu. Eta noski, gure edari kuttuna aurkeztuko dizugu, guk geuk edaten dugun moduan: botilan eta txotxetik.
- BARNE:
-
- Bisita gidatua sagardotegian
- Sagardo eta pintxo dastatzea
- IRAUPENA:
-
- 1 ordu
- ELKARGUNEA:
-
- Aukeratutako sagardotegian
EZAUGARRIAK
- BISITA
-
Gure gidak sagardotegian itxarongo dizu eta bertan ibilbide txiki bat egingo dugu sagastia eta sagardotegiko txokoak ezagutzeko. Bisita honetan Euskal Sagardoaren dastatzea egingo dugu, lehenik botilatik eta ondoren, kupeletik zuzenean.
- TALDEAK / TARIFAK
-
- Gutxieneko taldea: 8 pertsonatik gora.
- Taldeentzako tarifak kontsulta egin: info@sagardoa.eus
- ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
-
- Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa.
- Ordutegia: Urte osoan zehar. Asteartea, osteguna eta larunbata: 12:30 - 13:30.
- Beste hizkuntza edo ordutegiak kontsulta egin: info@sagardoa.eus
- ELKARGUNEA
-
- Elkargunea: Aukeratutako sagardotegian.
- Beste elkargune baterako kontsulta egin.
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
-
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
- BONOA
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.
- EZEZTAPENAK
-
- Ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
SAGARDOTEGIA AUKERAN
- Aburuza (Aduna)
- Astarbe (Astigarraga)
- Bereziartua (Astigarraga)
- Gaztañaga (Andoain)
- Iparragirre (Hernani)
- Mizpiradi (Andoain)
- Oiharte (Zerain)
- Ola (Irun)
- Petritegi (Astigarraga)
- Saizar (Usurbil)
* Erreserba egiterakoan (egutegiaren bitartez) aipa ezazu mesedez OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia.
Heldu: 20 €
Gazteak (14-17): 15 €
Umeak (4-13): 10 €


























