18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
BISITA ETA BAZKARIA OIHARTE SAGARDOTEGIAN
ESPERIENTZIA
Bizi sagardotegiko esperientzia, dastatu euskal sagardo naturala eta bidaiatu euskaldunon jatorrira ! Ezagutu Zeraingo Oiharte sagardotegia eta deskubritu gure lurrari, kulturari eta gastronomiari lotuta dagoen edari kuttun honen sekretuak. Bertako familia, sagastiak, elaborazio gunea eta upategia ezagutuko dituzu. Eta noski, gure sagardo ezberdinak aurkeztuko dizkizugu, guk geuk edaten ditugun moduan: botilan eta txotxetik. Edalontzia eskuetan duzula gertura zaitez upategira eta etxekoek gidatuta bertako sagardo natural ezberdinak dastatuko dituzu, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzen duzun bitartean.
- BARNE:
-
- Bisita gidatua sagardotegian zehar
- Dastatze gidatua pintxoarekin
- Sagardotegi menua
- IRAUPENA:
-
- 3 ordu inguru
EZAUGARRIAK
- BISITA
-
Oiharte sagardotegian elkartuko gara bertako familia, baserria eta historia ezagutzeko. Hau guztia sagardo ezberdinak dastatzen ditugun bitartean egingo da. Etxeko sukaldeaz ere gozatuko dugu pintxo batekin eta ondorengo menuarekin.
- MENUA
-
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piperrekin
- Txuleta parrillan
- Gazta, irasagarra eta intxaurrak
- Ogia / Sagardoa / Kafea edo infusioa
- Beste menuak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- Taldeak / Tarifak
-
- Gutxieneko taldea: 2 pertsonatik gora.
- Taldeentzako tarifak kontsulta egin: info@sagardoa.eus
- ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
-
- Ordutegia: Urte osoan zehar. Urtarriletik ekainera: Larunbatetan, 12:00h.
- Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
- Beste hizkuntza edo ordutegiak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- ELKARGUNEA
-
- Sagardotegia: Oiharte (Zerain).
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
-
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
- BONOA
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.
- EZEZTAPENAK
-
- Bisitaren ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
BESTE ZERBITZUAK
- Zerbitzu osagarriak:
- zerbitzu gehiagorako egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- Elkargunea:
- Bezeroaren beharren araberakoa.
- Prezioa:
- Aukeratutako zerbitzuen araberakoa.
- Erreserbak:
- info@sagardoa.eus edo 943 336 811 telefonoan.
Heldu: 56 €
Haurrak (14-17): 46 €
Haurrak (4-13): 28 €















