Theme Settings

18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
.
Bisita eta bazkaria Lizeaga sagardotegian
Umeak (14-17): 46€
Umeak (4-13): 28€
Lizeagaz inoiz ez bezala gozatzeko garaia iritsi da!
BARNE:
- Bisita gidatua sagardotegian zehar
- Dastatze gidatua pintxoarekin
- Sagardotegi menua
IRAUPENA:
- 3 ordu inguru
ESPERIENTZIA
EZAUGARRIAK
BALDINTZAK
BESTE ZERBITZUAK
Lizeaga Sagardotegian egonaldia borobiltzeko aukera paregabea aurkeztera gatoz!Bazkal aurretik Baserriaren atarian elkartuko gara. Bisitan zeharetxeko sekretu guztiak ezagutzeko aukera izango dugu: familiaren eta baserriaren historia, Urumea ibaiaren garrantzia, bertako sagastiak eta sagar motak, Euskal Sagardoaren elaborazio prozesua, besteak beste. Eta noski, mokadu batekin batera, etxeko sagardo ezberdinak dastatuko ditugu, haiei buruzko berezitasunak ezagutu bitartean. Euskal sagardoa bai botilan eta kupeletik ere dastatuko dugu sagardogilearen eskutik, milaka urte dituen gure produktu kuttunaren berri zentzumen guztiekin jasotzeko.Bisita amaitu ondoren sagardotegiko ohiko menua izango dugu zain mahaiaren bueltan: bakailao tortilla, bakailao frijitua piper berdeekin, txuleta, intxaurrak eta Idiazabal gazta etxeko euskal sagardoaz lagunduta.
- Zerbitzu osagarriak: Zerbitzu gehiagorako egin kontsulta.
- Elkargunea: Bezeroaren beharren araberakoa.
- Prezioa: Pertsona kopurua eta aukeratutako zerbitzuen araberakoa.
- Erreserbak: info@sagardoa.eus edo 943 336 811.
16. mendeko tolare baserrian kokatua dagoen lizeagak, tradizioa, kultura eta gastronomia ustartzen ditu.