ERLAUNTZAK ETA SAGARDOTEGIA

ERLAUNTZAK, MERKATUA ETA SAGARDOTEGIA
ERLAUNTZAK, MERKATUA ETA SAGARDOTEGIA
ERLAUNTZAK, MERKATUA ETA SAGARDOTEGIA
ERLAUNTZAK, MERKATUA ETA SAGARDOTEGIA
ERLAUNTZAK, MERKATUA ETA SAGARDOTEGIA
ERLAUNTZAK, MERKATUA ETA SAGARDOTEGIA
ERLAUNTZAK, MERKATUA ETA SAGARDOTEGIA
Aurrekoa
Hurrengoa

ESPERIENTZIA

Izan zaitez erlezain egun batez gure erlauntza bisitatuz: heldu zein umeentzako ekintza apropos bezain interesgarria. Eguna mendi inguruan hasiko dugu, 2 orduko bisita batekin gure erlategira. Bisitan zehar etxeko eztia ekoizten duten protagonisten sekretu guztiak eta erlezainon lana gertutik ezagutuko dituzu. Mundu ezezagun honetan murgildu ostean, etxean egiten ditugun produktu ezberdinen dastaketa egingo duzu. Ziztadarik ez jasotzeko jantzia, gure kontu! Goiz ederra pasako dugu naturaz inguratuta.

Erleen unibertsoa erlezainen eskutik ezagutu ondoren, Ordiziako edo Tolosako azokara hurbilduko gara bertako produktuak gertutik ezagutzera. Merkatua ezagutzen dugun bitartean, dastaketa bat egingo dugu.

Azkenik, euskal sagardotegi bat bisitatzera eta bertan bazkaltzera joango zara. Sagardotegian, baserriaren historia, familia eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutuko dituzu etxeko gida baten eskutik. Sagastia, elaborazio zonaldea eta upeltegietan zehar ibiltzen zaren bitartean, etxeko sagardo ezberdinak dastatuko dituzu kupeletik zuzenean eta baita botilan ere. Azkenik, sagardotegiko menu tradizionala: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, Idiazabal gazta, irasagar eta intxaurrekin. Eta guzti hori jaten duzun bitartean, etxeko sagardo ezberdinak dastatzeko aukera izango duzu. Zeren zain zaude abentura honetan gurekin batera murgiltzeko?

* Ordiziako merkatua asteazkenetan da eta Tolosako azoka larunbatean, egun hauetatik kanpo esperientzia erreserbatuz gero, azoken ordez Tolosako herrian zehar egingo dugu bisita eta bertako produktuen dastaketa bat.

BARNE:
  • Bisita eta dastatzea erlezainarekin
  • Bisita eta dastatzea bertako produktuen azokan
  • Bisita eta dastatzea sagardotegian
  • Sagardotegi menu tradizionala
  • Garraioa eta gida laguntzaile zerbitzua
IRAUPENA:
  • 8 ordu

EZAUGARRIAK

BISITA

Gure gidak zure hotelean jasoko zaitu. Lehenik eta behin Ezkioko Igartubeiti baserri dolarera joango gara. Ondoren, Idiazabal jatorri deituradun gaztandegi bat bisitatuko dugu. Eta azkenik, gure sagardotegi batetara joango gara eta bertan ibilbide txiki bat egingo dugu sagastia eta sagardotegiko txokoak ezagutzeko. Bisita honetan sagardo naturalaren dastatzea egingo dugu, lehengo, botilatik. Ondoren, menu tradizionalaz gozatzeko eta sagardoa txotxetik dastatzeko tartea izango dugu.

MENUA
  • Bakailao tortilla
  • Bakailao frijitua piperrekin
  • Txuleta parrillan
  • Gazta irasagar eta intxaurrekin
  • Ogia eta Sagardoa
  • Beste menuak egin kontsulta info@sagardoa.eus
Taldea / tarifak
  • Gutxieneko taldea: 1 pertsonatik gora.
  • Taldeentzako tarifak kontsulta egin info@sagardoa.eus
ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
  • Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa.
  • Ordutegia: Urte osoan zehar.
  • Beste hizkuntza edo ordutegiak egin kontsulta info@sagardoa.eus
ELKARGUNEA
  • Elkargunea: Bezeroak aukeratutakoa.
  • Beste elkargune baterako egin kontsulta.

BALDINTZAK

ORDAINKETA

Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.

BONOA

Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.

EZEZTAPENAK
  • Ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.

SAGARDOTEGIAK

  1. Aburuza (Aduna)
  2. Altzueta (Hernani)
  3. Astarbe (Astigarraga)
  4. Bereziartua (Astigarraga)
  5. Gartziategi (Astigarraga)
  6. Gaztañaga (Andoain)
  7. Iparragirre (Hernani)
  8. Mizpiradi (Andoain)
  9. Oiharte (Zerain)
  10. Ola (Irun)
  11. Petritegi (Astigarraga)
  12. Saizar (Usurbil)

* Erreserba egiterakoan (egutegiaren bitartez) aipa ezazu mesedez OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia.

Loading...