18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
Dastatze gidatua eta bazkaria Gurutzeta sagardotegian
ESPERIENTZIA
Gurutzeta Sagardotegia, Astigarragako Ergobia auzoan kokatua dagona, XIX. mendearen amaierako familia-negozioa da. 1900. urte inguruan jarri zuen martxan Urreaga familiak, eta belaunaldiz belaunaldi sagardogintzaren tradizioa sendotu eta modernizatuz joan dira, betiere bere nortasuna zainduz. Gaur egun, sagardotegia Etxeberria familiak kudeatzen du, Igor Huegun buru dela, Gurutzeta Sagardotegiaren ondare historiko hori bizirik mantenduz. Dastatze gidatu hau aukera paregabea da familia gertutik ezagutzeko eta ekoizten dituzten produktu bakoitzaren sekretuak deskubritzeko. Bisitan zehar, etxeko produktu nagusiak dastatuko ditugu: sagar zukua, Euskal Sagardoa botilan, sagardoa txotxean eta vermuta, bakoitzaren ezaugarri, usain eta berezitasunak ezagutuz. Eta azkenik, euskal sagardogintzan murgildu ondoren, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatuko duzu: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta, intxaurrak eta irasagarra.
- BARNE:
-
- Dastatze gidatua pintxoarekin
- Sagardotegi menua
- IRAUPENA:
-
- Dastatzea (30 minutu) / Bazkaria (2 ordu aprox.)
EZAUGARRIAK
- BISITA
-
Astigarragako Gurutzeta sagardotegian elkartuko gara bertako familia, baserria eta historia ezagutzeko. Hau guztia sagardo ezberdinak dastatzen ditugun bitartean egingo da. Etxeko sukaldeaz ere gozatuko dugu pintxo batekin eta ondorengo menuarekin.
- MENUA
-
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piperrekin
- Txuleta parrillan
- Gazta, irasagarra eta intxaurrak
- Beste menuak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- Taldeak / Tarifak
-
- Gutxieneko taldea: 10 pertsonatik gora.
- Taldeentzako tarifak kontsulta egin: info@sagardoa.eus
- ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
-
- Ordutegia: Urte osoan zehar: Astelehenetik larunbatera 13:30.
- Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
- Beste hizkuntza edo ordutegiak kontsultatu: info@sagardoa.eus
- ELKARGUNEA
-
- Sidrería: gurutzeta (Astigarraga).
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
-
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
- BONOA
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.
- EZEZTAPENAK
-
- Bisitaren ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
Heldu: 56 €
Gazteak (14-17): 49 €
Umeak (4-13): 28 €










