18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
Dastatze gidatua eta bazkaria Barkaiztegi sagardotegian
ESPERIENTZIA
Partekatu une berezi bat Barkaiztegi Sagardotegian eta ezagutu gure etxeko sekretu guztiak. Esperientzia hau gastronomiaz eta sagardoaren kulturaz modu lasai eta hurbilean gozatu nahi dutenentzat pentsatua dago, eta aukera bikaina da taldeentzat, ospakizunetarako eta lagun edo lankideen arteko topaketetarako. Esperientzia Barkaiztegi baserriaren tradizioari buruzko aurkezpen batekin hasten da. Familiaren historiaren eta euskal sagardoaren ekoizpenaren inguruko xehetasunak ezagutuko dituzu. Eta, noski, hainbat sagardo dastatuko ditugu kupelatik zuzenean. Ondoren, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatuko duzu giro goxo eta gertuko batean.
- BARNE:
-
- Bisita gidatu motza sagardotegian zehar
- Dastatze gidatua pintxoarekin
- Sagardotegi menua
- IRAUPENA:
-
- Biista (30 minutu) / Bazkaria (2 ordu aprox.)
EZAUGARRIAK
- BISITA
-
Iritsitakoan, Barkaiztegi Sagardotegian egingo dizuegu harrera gure historiaren eta tradizioaren aurkezpen labur batekin. Etxeko produktu adierazgarrienetako batzuk dastatuko ditugu. Ondoren, sagardotegiko menu tradizional batez gozatzeko aukera izango duzue, partekatzeko eta ospatzeko giro ezin hobean.
- MENUA
-
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piperrekin
- Txuleta parrillan
- Gazta, irasagarra eta intxaurrak
- Beste menuak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- Taldeak / Tarifak
-
- Gutxieneko taldea: 10 pertsonatik gora.
- Taldeentzako tarifak kontsulta egin: info@sagardoa.eus
- ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
-
- Ordutegia: Urte osoan zehar: Astelehenetik larunbatera 13:30.
- Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
- Beste hizkuntza edo ordutegiak kontsultatu: info@sagardoa.eus
- ELKARGUNEA
-
- Sidrería: Barkaiztegi (Donostia).
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
-
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
- BONOA
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.
- EZEZTAPENAK
-
- Bisitaren ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
Heldu: 55 €
Gazteak (14-17): 47 €
Umeak (4-13): 31 €
Haurrak (0-3): 0 €




























