18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
- New

Izotzezko sagardoa Itxas-Buru
Errezil sagarrarekin egindako sagardoa berezia.
Ezaugarriak
Sagardo hau, tentuz aukeraturiko Errezil sagarra prentsatuz sortzen den muztiotik abiatuz lortzen da: muztio hau, bi aldiz izoztu eta desizoztuz muztio kontzentratu bat lortzen da ura kenduz, ondoren fermentatzen uzten da eta sagardo horrek 9-10 gradu inguru dituenean filtratu eta pasteurizatu egiten da. Emaitza, urre koloreko sagardo disdiratsu bat da, ahoan gozoa, sagar erre zapore handikoa eta gusto iraunkorra uzten duena. 35cl.
Itxasburu Sagardotegia
Itxas Buru sagardotegia, Ascensio Intxauspek ireki zuen 1982an eta lehendik sagardoa egiten bazen ere, orduan hasi zen sagardoa saltzen. Urumea errekaren ertzean kokatua dago sagardotegia eta 8 hektarea sagasti gestionatzen dira gaur egun, etxeko sagastiak eta inguruko baserrietako sagastiak hartuta. Bertako sagarrari garrantzia handia ematen zaio Itxasburun, kalitatezko sagardoa lehengaiaren zaintzatik datorrela jakitun. Sagardoa modu tradizionalean egiten da, eta, ahal bada, egunean zehar bildutako sagarra egunean bertan prentsatzen da, zukuaren kalitatea ahalik eta onena izan dadin. Itxas Buru sagardotegiko Sagardoaren kalitatea ondo aukeratutako bertako sagarren nahasketak ematen du.



