Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Euskal baleontzia eta sagardo upategia

25/02/2025

Zatoz gurekin XVI. mendetik gaur egunera eramango zaituen bidaian!

+ INFO ETA ERRESERBAK

Euskal baleontzia eta sagardo upategia

Albaola Itsas Kultur Faktoriarekin elkarlanean, kulturaz, itsas historiaz eta euskal enogastronomiaz beteriko egun zoragarria proposatzen dizugu.

albaola eta sagardo upategia

Pasaian hasiko da eguna, Albaola dagoen badia natural ederrean. Badiaren bi aldeetan San Juan eta San Pedro herri txikiak daude, hauen itsas tradizio handia da Albaola Itsas Faktoriaren erraiak bisitatzen dituzun bitartean apurka-apurka deskubrituko duzuna. 

albaola eta sagardo upategia

Faktorian, ontzi historikoen eraikuntzaren bitartez, itsas teknologia artisaua berreskuratzen eta balioan jartzen dute. San Juan itsasontziaren replika ari dira eraikitzen momentu honetan. Ontzi hori Pasaian eraiki zuten 1563an, eta Euskal Herritik Ternuarantz itsasoratzen ziren lehen zamaontzi transozeanikoen adibide  argia da. San Juan itsasontziaren aztarnak 1978an aurkitu ziren Red Bayko itsas hondoan, Kanadan, eta sakon aztertu eta planoak sortu ondoren, Albaolak ontzi horren erreplika zehatza eraikitzen hasi zen.

albaola eta sagardo upategia

Albaolako bisitak ordubeteko iraupena du. Bertan, San Juan ontziaren aurkikuntzaren xehetasun guztiak ezagutzeko aukera izango duzu. Euskal baleontzien eta sagardoaren arteko harreman estua deskubrituko duzu ere. Eta noski, San Juan ontziaren erreplika zehatza ikusi ahalko duzu, eta zuzenean ikusiko duzu arotzen eskuzko lana, bai San Juan ontzian, bai bertako ontziolan dauden beste antzinako ontzi proiektuetan ere. 

albaola eta sagardo upategia

Euskal itsas kulturaren bihotzean murgildu ondoren, inguruko sagardo upategi onenetako batera hurbilduko zara, non gida baten eskutik, etxeko bazter guztiak bisitatuko dituzun bazkaltzera eseri aurretik. 

Albaola eta sagardo upategia

Gure gidak sagardotegian bertan emango dizu ongietorria instalazio guztiak ordubetez bisitatzeko. Bisita baserrian hasiko da, familiaren eta sagardotegiaren jatorriari buruzko sarrera txiki batekin. Familia gertutik ezagutu ondoren, sagastira hurbilduko gara sagar mota ezberdinak ezagutzeko, ondoren, sagardoa egiteko gunera joango gara gure urre likidoa lortzeko prozesua ezagutzera, eta upeltegian amaituko dugu bisita, kupelen aurrean. Eta noski, bisitan zehar etxeko sagardo onenak dastatuko ditugu.

albaola eta sagardo upategiak

Azkenik, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatuko duzu: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin eta tipularekin, txuleta, Idiazabal gazta, irasagarra eta intxaurrak. Eta hori guztia etxeko sagardo goxoak dastatzen dituzun bitartean, txotxean eta botilan. Zeren zain zaude abentura honetan murgiltzeko? Sartu gure webgunean eta erreserbatu zure esperientzia!

albaola eta sagardo upategia

+ INFO ETA ERRESERBAK

Comentarios

Deje su comentario