Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Euskal Sagardoaren online denda: 120 sagardo mota ezberdin

28/10/2025

Sagardotegitik zure etxera: Ana Larred, Euskal Sagardoaren online dendako eskaeren arduraduna

ONLINE DENDA

Euskal Sagardoaren online denda: 120 sagardo mota ezberdin

Sagardoa Routeko webgunean, www.sagardoa.eus, Euskal Herriko sagardoen online denda topatuko duzue. Bertan, lan egiten dugu egunero Euskal Sagardoa zuzenean sagardotegitik zure etxera iristeko. Gure online dendak 150 erreferentziatik gora biltzen ditu: Euskal Sagardoa eta sagarretik eratorritako produktu ezberdinak, bakoitza arretaz eta maitasunez egindakoak, gure sagardogileen eskutik.

Baina hau guztia ez litzateke posible izango Ana Larred gabe, Euskal Sagardoaren online dendaren atzean dagoena.

tienda online

Ana Larred: gure online dendaren eskarien arduraduna

Ana Larred da gure online eskarien arduraduna, eskaera bakoitza prestatzeaz eta bidaltzeaz arduratzen da. Sagardoa Routeko gure Astigarragako biltegian, Anak, arreta handiarekin prestatzen ditu kaxa guztiak eta ziurtatzen da zure eskaera helmugara iristeaz.

Ana arduratzen da sagardo bakoitza zure etxera egoera ezin hobean iristeaz eta zure gustuen arabera erreferentzia berriak aurkitzen laguntzen dizu. Euskal Herriko sagardo tradizionaletatik hasi eta berritzaile eta artisau aldaeretara, Anak ezagutzen du produktu bakoitza eta beti prest dago gomendio egokienak emateko.

Gure sagardoen katalogoa aho zapai guztientzat pentsatuta dago: zapore leunak, indartsuak edo edizio mugatuak nahi dituztenentzat. Gainera, Anaren gidaritzapean, erraz arakatu dezakezu gure online dendan, jatorri, sagardotegi, produktu gama edo zaporearen arabera sailkatuak daude gure sagardoak.

Gurekin erostea ez da soilik sagardoa erostea, zaporeen mundu bat deskubritzea ere bada, xehetasun bakoitza ezagutzen duen aditu baten laguntzarekin, zure eskaera ezin hobea izan dadin. Utzi Anari zure hurrengo sagardo abenturan laguntzen eta aurkitu zure gogokoena 120etik gorako aukeren artean!

tienda online

Nola funtzionatzen du Euskal Sagardoaren online dendak?

  1. Arakatu gure katalogoa: Sartu gure webgunean: www.sagardoa.eus, eta ezagutu Euskal Sagardoaren mota desberdinak: naturala, ekologikoa, jatorri izendapena duena, besteak beste. Produktu bakoitzak bere jatorria, dastatze oharrak eta kontsumo gomendioak jasotzen dituen fitxa bat du.
  2. Eskaera pertsonalizatua: Zure kabuz sortu dezakezu zure kaxa pertsonalizatua, sagardo desberdinak eta gama desberdinak dituen 12 botilako konbinazioarekin. Horrela, zaporeak, estiloak eta ekoizleak deskubritu eta alderatu ditzakezu eskaera bakar batean. Eskaera minimoa 12 botilakoa da, mota bakarrekoa edo zure gustura nahastutako aukera desberdinekin.
  3. Erosketa erraza: Gehitu zure sagardo gogokoenak saskira eta osatu erosketa modu seguruan gure ordainketa pasarelaren bidez. Ez da beharrezkoa izena ematea, nahiz eta kontu bat sortzeak zure eskaerak jarraitzea eta eskaintza esklusiboak jasotzea ahalbidetzen dizun.
  4. Bidalketa azkarra eta segurua: Arretaz prestatzen dugu eskaera bakoitza, botilak egoera ezin hobean iristeko. Euskal Herrian bertatik bertara egiten ditugu bidalketak, Espainia osoan zehar ere (penintsulan eta Balear uharteetan). Helmugaren arabera, 48 eta 72 ordu bitarteko epean iristen dira eskearak normalean. Halaber, nazioarteko bidalketa aukerak eskaintzen hasiak gara.
  5. Jasangarritasuna eta kalitatea: Euskal sagardo ekoizleekin zuzenean lan egiten dugu, botila bakoitzaren bertakotasuna eta freskotasuna bermatzeko. Gure dendan erosteak, bertako produktuaren alde egiteak esan nahi du eta Euskal sagardoaren tradizioa bizirik mantentzen laguntzea da.

online denda

Bidalketak: nazionalak eta nazioartekoak

Gure online dendako sagardoak Espainia osoan zehar bidaltzen ditugu eta gure asmoa Europako hainbat herrialdetara zabaltzea da.

  • Bidalketa nazionalak: Penintsula osoan eta Balear uhartetara egiten ditugu bidalketak, mezularitza enpresa fidagarrien bidez. Eskaerak arretaz prestatzen ditugu, botilak egoera ezin hobean iristeko. Normalean eskaerak 48 eta 72 orduetan iristen dira, helmugaren arabera.
  • Nazioarteko bidalketak: Orain, Euskal Sagardoak Espainiatik kanpo ere dastatu ditzakezu. Europako hainbat herrialdetara bidaltzen dugu. Bidalketa kostuak eta epeak helmugaren arabera aldatzen dira, eskaera egiterakoan automatikoki kalkulatu daitezke.

Eskaera bakoitza modu seguruan biltzen dugu, ibilbidean zehar produktuaren egoera ona bermatzeko , Euskal Sagardoaren freskotasuna eta benetakotasuna mantenduz.

online denda

Euskal Sagardoaren Ibilibidearen online dena: bertakoa eta kalitatezkoa

Gaur egun, Euskal Sagardoaren sektoreak, sagardo mota ezberdinak ekoizten ditu. Horregatik, www.sagardoa.eus webgunean gustu eta momentu guztietarako egokiak diren sagardo gama ezberdinak eskaintzen ditugu.

  • Euskal Sagardoa: Jatorri Izendapen Babestua (DOP). %100 bertako sagarrarekin egina.
  • Sagardo ekologikoak: Pestizidarik eta produktu kimikorik gabe landatutako sagarrondoetatik egindako sagardoa. Aukera jasangarriagoa, osasungarriagoa eta ingurumenarekiko errespetuzkoa.
  • Sagardo gastronomikoak: Plater landuekin ondo batzen diren sagardo konplexuagoak. Euskal sagardoaren adierazpen berriak deskubritu nahi dituztenentzat egokiak.
  • Sagardo espumosoak: Freskagarriak eta burbuila bizikoak, ospakizunetarako eta momentu berezietarako egokiak.
  • Lata sagardoak: Euskal sagardo tradizionala orain formatu praktikoan, edonon eramateko eta gozatzeko egokia.
  • Izotz sagardoak: Gozoak eta kontzentratutakoak, usain intentsuekin, naturalki izoztutako sagarretik egindakoak.
  • Lupuluzko sagardoak: Sagardoaren eta lupuluaren zapore mingotsen fusio berritzailea, zapore desberdinen zaleentzat.
  • Sagardo monobarietalak: Botila bakoitzak sagar bakar baten nortasuna nabarmentzen du, autentikoa eta garbia.
  • Alkoholik gabeko sagardoak: Sagardoaren zaporea, alkoholik gabe, eguneko edozein momentutan gozatzeko egokia.
  • Kereza sagardoak: Frutatsuak eta zukutsuak, sagardo tradizionala eta kerezaren gozo eta azido ukituaren konbinazioa.
  • Sagardo bermuta: Sagardo eta bermutaren nahasketa originala, aperitibo bereziak egiteko egokia.
  • Sagardo zuku naturalak: Alkoholik nahi ez dutenentzat (edo etxeko txikientzat). Zapore freskoa eta osasungarria zuzenean sagastitik botilara.
  • Sagardo ozpina: Modu artisauz egindako sagardo ozpina euskal sukaldaritzarako altxorra da: saltsak, gibelak, arrainak eta abar.

online denda

Erosi online sagardoa Sargardoa Routeko dendan

Ezagutu eta erosi gure Euskal Sagardoak zuzenean gure webgunean: www.sagardoa.eus

Edozein zalantza edo laguntzarik behar baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko; pozik lagunduko dizugu: 943 336 811.

tienda online

Comentarios

Deje su comentario