Gure zerbitzuak hobetzeko cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, webgunearen neurketa eta erabileraren analisia egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen. Onartu

Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

Sagardo Fest - Barakaldo

Maiatzaren 25etik 29ra egingo da SagardoFest Barakaldoren lehen edizioa. 

Sagardo Fest - Barakaldo

Bertan Jatorri Deiturako Euskal Sagardoa eta kalitatezko bertako produktuak dastatu eta ezagutzeko aukera izango da, egitarau zabal baten bidez. Udaletxeko plazan 15x25 metroko karpa bat jarriko da, eta bertan sukaldea eta jatekoa eta barra eta edatekoa izango da. Produktu nagusiak Euskal Sagardoa eta Basatxerri izango badira ere, bertako beste hainbat produktu aukeran izango dira: txakolina, Idiazabal gazta eta abar.

Bienala Barakaldon izango dela aprobetxatuta hainbat ekitaldi izango dira hilabete osoan zehar eta SagardoFest Barakaldo izango da garrantzitsuenetako bat. Horrez gain, karpa kanpokaldean 10 postu izango dira bertako produktua saltzen, bertako produktore eta baserritarrenak.

Ekitaldia HAZIk antolatuko du, baina Barakaldoko Udalaren laguntzarekin eta Euskal Sagardoa jatorri deituraren parte hartze zuzenarekin.

HAZIk jarriko lituzkeenak honakoak dira: 15x25 metroko karpa, produktoreentzat karpa txikiak, barruan barra eta sukaldeko lekua, mahai altuak, eserita egoteko mahaiak eta aulkiak, karparen seguridadea eta zenbait ekitaldiren kostua.

Bestalde, Udalak beregain hartzen ditu hainbat gastu, horien artean, promozioa eta zabalkundea egitea, oholtza eta soinu ekipoa, Bienaleko arduradunen pintxo bidezko afaria edo argia eta ura.

EGITARAUA

Ostirala, maiatzak 25

17.30 - Irekiera

18.00 - Inaugurazioa

18.15 - Umeentzako Tailerrak NIREA

18.00 - 20.30 - Bertsolariak: Jone Uria y Aitor Mendiluze

21.30 - Kontzertua: DEIEDRA

Larunbata, maiatzak 26

10.00 - 14.30 - Bertako Produktuen Azoka

12.00 - Umeentzako Tailerrak NIREA

17.30 - Umeentzako Tailerrak NIREA

18.00 - Keljira Karreto-Barrika trikitilariekin eta muztio dastatzea

19.30 - Erromeria: LAGUNTASUNA

21.30 - Kontzertua: HUTS

Igandea, maiatzak 27

10.00 - 14.30 - Bertako Produktuen Azoka

12.00 - Umeentzako Tailerrak NIREA

12.30 - Herri Kirolak - Julen Larrea, Nerea Sorondo eta Jon Gisasola

13.30 / 14.00 - Dastatze Maridatua Euskal Sagardoa eta Bertako Produktuekin

17.30 - Umeentzako Tailerrak NIREA

18.00 - Kontzertu Korala

19.00 - Umeentzako Tailerrak NIREA

19.30 - Kontzertu Korala

Astelehena, maiatzak 28

12.30 - Exposición Robótica Nicolas Larburu

14.00 - Bazkari dastatze maridatua Hosteleritza / Distribuzioa

18.00 - Robotika erakustaldia: Nicolas Larburu

19.30 - Kontzertua: TRIKI HALA DZIPO

Asteartea, maiatzak 29

11.00 - Robotika erakustaldia: Nicolas Larburu

11.30 - Dastatze maridatua Hosteleritza / Distribuzioa

18.00 - Robotika erakustaldia: Nicolas Larburu

19.30 - Kontzertua: TRIKI HALA DZIPO

Comentarios

Deje su comentario