Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Andoaingo Gaztañaga sagardotegiak irabazi du Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoia

30/09/2018

Adunako Aburuza Sagardotegia izan da bigarren eta Astigarragako Irigoien-Herrero Sagardotegia hirugarren.

 

Euskal Herriko 41 sagardotegik hartu dute parte laugarren urtez egin den txapelketa honetan eta 228 pertsonek osatu dute epaimahai herrikoia afari bikainak eta giro paregabeak lagunduta.

 

Bukatzeko, epaimahai herrikoia saritu da. Sagardo irabazlearen puntuaziora gehien hurbildu den mahaikideei txapeldunaren sagardoa oparitu zaie.

Andoaingo Gaztañaga sagardotegiak irabazi du Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoia

Adunako Aburuza Sagardotegia izan da bigarren eta Astigarragako Irigoien-Herrero Sagardotegia hirugarren.

 

Euskal Herriko 41 sagardotegik hartu dute parte laugarren urtez egin den txapelketa honetan eta 228 pertsonek osatu dute epaimahai herrikoia afari bikainak eta giro paregabeak lagunduta.

 

Bukatzeko, epaimahai herrikoia saritu da. Sagardo irabazlearen puntuaziora gehien hurbildu den mahaikideei txapeldunaren sagardoa oparitu zaie.

-->

Sagardoa Route – Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatu du IV. Sagardo Txapelketa Herrikoia. Guztira Euskal Herriko 41 Sagardotegik hartu dute parte txapelketaren laugarren edizio honetan. Final handiaren aurretik 4 finalaurreko izan dira Beasainen, Goizuetan, Oñatin eta Urnietan, hurrenez hurren. Finalaurreko bakoitzeko lehen biak automatikoki sailkatu dira Finalera eta gainontzeko bederatziak puntuazioz. Final handiaren ondoren jakinarazi dira txapeldunaren eta ondorengo bi sagardotegien izenak puntuazio ordenaren arabera; eta gainontzeko bederatzi finalisten izenak ordena alfabetikoan.

 

SAILKAPENA

2018ko irailaren 29an Usurbilen jokatu den final handian ondorengoa izan da sailkapena:

1. GAZTAÑAGA SAGARDOTEGIA (ANDOAIN)

2. ABURUZA SAGARDOTEGIA (ADUNA)

3. IRIGOIEN-HERRERO (ASTIGARRAGA)

GAINONTZEKO FINALISTAK (ordena alfabetikoan)

a)  ALBERRO (HERNANI)

b)  ALORRENEA (ASTIGARRAGA)

c)   AÑOTA (AZPEITIA)

d)  ASTIAZARAN (DONOSTIA)

e)  BEREZIARTUA (ASTIGARRAGA)

f)    EGUZKITZA (TOLOSA)

g)  EULA (URNIETA)

h)  RUFINO (URNIETA)

i)    ZABALA (ADUNA)

 

Finalaurreko bakoitzetik automatikoki sailkatutako lehen biak:

Beasain (irailak 8)

  1. Zabala (Aduna)

  2. Alberro (Hernani)

Oñati (irailak 21)

  1. Eguzkitza (Tolosa)

  2. Bereziartua (Astigarraga)

Goizueta (irailak 15)

  1. Irigoien-Herrero (Astigarraga)

  2. Iruin-Astiazaran (Zubieta)

Urnieta (irailak 22)

  1. Alorrenea (Astigarraga)

  2. Añota (Azpeitia)

 

 

Lehen hiru sailkatuek Hazi Fundazioaren eskutik jaso dituzte Eusko Label eta kalitatezko zigilua duten produktuen sorta bana, baita Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen oroigarria eta Usurbilgo Udalak ekitaldi honetarako bereziki landu dituen hiru oroigarriak, Uxoa Zumetak egindako Joxe Luix Zumetaren lanen serigrafiak.

Bukatzeko, epaimahai herrikoia saritu da. Sagardo irabazlearen puntuaziora gehien hurbildu den mahaikideei txapeldunaren sagardoa oparitu zaie.


Herritarren neurrira egindako txapelketa

Euskal Herriko 41 Sagardotegitako sagardoak afaltzera inguratu diren guztien artean dastatu eta puntuatu dira. Herritarrak parte hartu dute txapelketa herrikoi honetan, sagardoaz gozatzea baita baldintza bakarra. Ezagunak ditugu herriz herriko Sagardo Egunak eta dastatzeak. Txapelketa herrikoia sagardoaren irrika herriari itzultzera dator: afaltzera eseri eta ateratzen dituzten sagardo desberdinak dastatu eta nork bere gustu eta iritziaren arabera nahi duen puntuazioa ematen dio, bostetik hamarrera. Beraz, epaile izatea, afaltzera eseri eta sagardoak dastatzea da, lagunarteko giroan.

   

Final handia irailaren 29an izan da arratsaldeko 20:00etan hasita Usurbilgo Frontoian eta menua euskal produktuetan oinarritu da Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak,

 

Basatxerrik eta Lurlan Elkarteek duten elkarlanerako proiektua oinarri hartuta:

  • Baserriko Txerriaren Urdetxe lontxeatuak - Urdaiazpikoa eta txorizoa

  • Eusko Label barazkiekin eta Lumagorri oilaskoarekin egindako entsalada

  • Bakailao ajoarrieroa tenperatua baxuan egositako Euskaber arrautzarekin

  • Eusko Label duen Ekain behi txuleta

  • Idiazabal gazta sagar dultzearekin

 

Jendea afaltzen hasi orduko hasi dira mahaira sagardoa ateratzen eta jendeak lote bakoitza puntuatu  du. Inork ez du jakin zein sagardotegitako sagardoa dastatu duen sari banaketaren garaira arte. Bertan puntuazioz eta hurrenez hurren jakinarazi dira lehen hiru sagardo gustukoenak; gainontzeko bederatzi finalistenak, berriz, ordena alfabetikoan.

 

Sagardoaren irrika herriz herri

Laugarren urtea du Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiak, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak lehengo ohitura bati heldu eta bidea egin nahi du sagardoaren irrika eta dastatzeak bere lekua har dezan berriro ere euskal kulturan. Historikoki horrelako txapelketak egin izan dira, 1967tik aurrera zenbait txapelketa herrikoi antolatu baitzituen orduko Sagardogileen Elkarteak, herri desberdinekin elkarlanean, eta sare hori berreskuratzea da asmoa.

 

Laugarren edizio honekin Euskal Herriko txapelketa herrikoiak herri desberdinetan izan du bere lekua eta datorren urteari begira jarrita dago dagoeneko, finalaurreko eta finalak non egin herritarrekin batera landuz.  Herriz herri egiten diren eta sare horretan sartzeko interesa duten txapelketa eta Sagardo Egunekin elkarlanean antolatu du txapelketa herrikoia Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzarekin, HAZI fundazioarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Beasain, Goizueta, Oñati, Urnieta eta final handia jokatu den Usurbilgo Udalekin batera.

    

Comentarios

Deje su comentario