Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Udako jarduerak Petritegin

21/07/2020

Astigarragako Petritegi sagardotegiak kultur, kirol eta natur jardueren programa oso bat prestatu du uda honetarako, hurbileko planez goza dezazun, zaporez eta tradizioz beteak.

Udako jarduerak Petritegin

1. “Sagardoak elkartzen gaitu” bertso eta musika afaria.

Uztailaren 27an, astelehena, jarduera berezi batez gozatu ahal izango duzu: bertsoek eta musikak paper garrantzitsua izango duten sagardoa uztarturiko afaria. Bost plater prestatu ditugu gure sagardotegiko menurik onenarekin eta Petri Etxea eskaintzarekin, bost sagardo ezberdinekin uztartzeko. Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia bertsolariek komentatuko dute plateren eta sagaroen arteko uztarketa bakoitza, eta Imanol Kamioren musikak girotuko du. Menuan txorizo egosia, bakailaoz betetako piperrak, bakailaoa saltsan, txuleta parrillan eta etxeko sagar tarta.

  • Jardueraren prezioa: 40€ (kafea barne).
  • Gutxieneko taldea: 4 lagun.
  • Ordua: 20:30tan Petritegin.
  • Antolatzaileak: Sagardoa Route, Euskal Sagardoa, Bertsozale Elkartea, Musika Bulegoa eta Petritegi.
  • Hizkuntza: euskara.

2. Petritegi Birding.

Uztailaren 29rako eta irailaren 2rako, gure inguruneaz beste era batera gozatzeko plana proposatzen dizugu: gure sagastietan bizi diren txoriak eta saguzarrak ezagutzeko ihesaldia. Aranzadiko ornitologia-ataleko adituen eskutik, izurriteen kontrol biologikoa zer den ikasiko duzu, txori-espezieak beren kantuaren arabera bereizten, habia-kutxak bisitatuko dituzu, eta, agian, saguzarren babeslekuetan ustekaberen bat aurkituko duzu. Eguna biribiltzeko, sagardotegiko menu zoragarria dastatuko duzu Petritegin.

  • Jardueraren prezioa: 39,50 € (helduak, 6. menuarekin) eta 23,50 € (14 urtetik beherakoak, 2. haurrentzako menuarekin).
  • Gutxieneko taldea: 2 pertsona.
  • Irteerak: uztailaren 29an eta irailaren 2an.
  • Ordua: 12:30tan Petritegin.
  • Antolatzaileak: Aranzadi Zientzia Elkartea eta Petritegi.
  • Hizkuntzak: euskara eta gaztelania

3. Urumea ibaian kanoan nabigatzea.

Gipuzkoar askorentzat ezezaguna den ingurune naturaletako bat Urumea ibaiaren behealdea da. Petritegik “sagardoaren ibaiaren” lekurik sekretuenak aurkitzea proposazten dizu. Antzinatik Astigarraga eta Donostia lotu dituen ibai-bidea. Ibilaldi erosoa kanoan, ibaiaren historia, baserriak eta fauna ezagutzeko, Unai Elizasuren eskutik. Eta indarrak berritzeko, menu berri bat prestatu dizugu Petritegin.

  • Jardueraren prezioa: 43,50 € (helduak, 6. menuarekin) eta 27 € (7 eta 14 urte bitarteko haurrak, 2. haurrentzako menuarekin).
  • Gutxieneko taldea: 4 pertsona.
  • Gutxieneko adina: 7 urte.
  • Irteerak: ostiralero, 11:00etan, Loiolan (Aralar Mendia kalea, 44).
  • Hizkuntzak: euskara eta gaztelania.
  • Antolatzaileak: Sagardoa Route, Arrauning eta Petritegi.

4. Bisita gidatuak sagardo-upategira.

Petritegik Astigarragako sagardogintza eta euskal gastronomia ezagutzeko modurik onena eskaintzen dizu: gure esperientziek upeltegira bisita gidatuak eta sagardotegiko menuaren dastatzea batzen dituzte. Ezagutu itzazu Gipuzkoako milaka urteko tradizio horren sekretuak, sagar eta sagastien lanketaren aberastasun natural eta kulturala eta euskal sagardoaren aukera berriak. Petritegiko gidari adituek lagunduko dizute Petritegiko sagardotegian, 1526tik sagardoarekin lotutako baserrian, natur ingurune batean, Donostiako erdigunetik 7 km-ra. .

  • Jardueraren prezioak: 14€ eta 39€ artean, bisita-motaren arabera.
  • Gutxieneko taldeak: 2 eta 12 pertsona bitarte, bisita motaren arabera.
  • Ordutegia: bisita motaren eta hizkuntzaren arabera.
  • Hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Antolatzailea: Petritegi.

Informazio gehiago: www.petritegi.com

Erreserbak 943457188 telefonoan eta reservas@petritegi.com helbidean

Comentarios

Deje su comentario