Euskal Sagardoa Gurutzeta
3,40 €
Gurutzeta sagardotegiak egitasmo berri bati ekin dio, 4. belaunaldiari bere lan-jardueraren amaiera eta erretiroa hartzeko garaia badatorkiola aurreikusita. Horrela, erabaki du 2023ko txotx denboraldia Donostiako Alde Zaharreko Txuleta jatetxearen ardura daraman Ander Esarte sukaldari bikainaren eskuetan uztea.
Gisa horretara, alde batetik, errelebo faltari egingo dio aurre eta, bestetik, Gurutzetak etorkizun oparoa izan dezan bermatuko du, tradizioari eutsiz, beti ere. Urte osoan, gainera; jatetxe gisa ere irekita jarraituko baitu.