Sagar uzta, sagarra bildu eta sagardoa egiteko garaia, irailetik azarora izaten da. Urteko sasoi paregabea da sagardotegi batean bisita gidatuak edo sagar zuku tailerrak egiteko. Hilabete hauetan, sagarrez betetako sagastiak eta upategietan arnasten den sagardo usain fresko eta naturalak, sagardotegietako bisita benetan interesgarria bihurtzen dute.
Sagarra, sagardoa eta zuku naturala: udazkena sagardotegian
Urteko garai honetan, sagardotegia bere momenturik interesgarrienetako batean aurkitzen da: sagarra bildu eta sagardoa ekoizteko garaian. Bisitariak etxeko sagarra dastattzeko aukera izango du, sagarrondotik zuzenean hartuta eta gainera sagardogileak lanean ikusiko ditu. Upategiak bisitatuko dira, sagardoa irakinaldi prozesuan dagoenean nabarmentzen diren usain berezietaz gozatuz eta sagardo ezberdinak dastatuz. Lurretik edalontziraino, produktuaren ziklo naturala ulertzeko aukera ematen duen bisita izango da.
Sagar zuku tailerra urteko garai honetako jarduera nagusietako bat bihurtzen da. Jendarte guztirako pentsatutako jarduera, non zuku natural egin berria dastatu daitekeen, bildutako sagarraren zapore eta freskotasun guztiarekin. Modu erraz, didaktiko eta goxo batean sagardoaren kulturara hurbiltzeko aukera paregabea. Jarduera hau, familian edo taldean egiteko esperientzia da: tradizioa, lehengaia, produktua eta natura uztartzen dituena.
.png)
Sagar zuku tailerraren nondik norakoak
Sagar zuku tailerra esperientzia ditaktikoa izateaz gain, parte hartzailea ere bada. Bisitariak sagar zukuaren prozesu osoan parte hartuko du, hasieratik amaierara. Sagastian sagarra biltzen eta dastatzen hasiko gara eta ondoren, sagarrak zanpatuko ditugu metodo tradizionalarekin: pisoiekin. Jarraian, tolarean sartuko ditugu sagar zanpatuak eta, azkenik, zukua aterako zaigu; naturala, freskoa eta osasuntsua, bildutako sagarraren zaporearekin, zein usain eta freskotasun guztiarekin.
.png)
Esperientziaren xehetasun praktikoak
Tailerra talde eta familientzako jarduera aproposa da, txikiek nahiz helduek naturan bizitako egun osoko plan batekin gozatu dezaten. Esperientziaren iraupena 1 ordu eta 30 minutukoa da, eta sagardotegiko bisita zein sagar zuku tailerra bera barne hartzen ditu. Jarduera amaitutakoan, esperientzia menu tradizional batekin osatzen da sagardotegian.
.png)
Sagar zuku jarduerak, gure aukerak
Talde bakoitzaren beharretara egokitzeko, bi aukera eskaintzen ditugu, jarraian zehazten direnak:
1 aukera: Sagar zuku tailerra + bisita eta menu tradizionala Astigarragako Petritegi sagardotegian
2 aukera: Sagar zuku tailerra + XV. mendeko museo/baserriko bisita + bisita eta menu tradizionala Gipuzkoako sagardotegi batean


