Txotx irekiera 2026

Hemen da 2026ko Txotx denboraldia!

Txotx irekiera 2026

Sagardogileen sektorea 2026ko Txotx Denboraldiaren irekiera ari da prestatzen dagoeneko, urtarrilaren 9an egingo da ohiko prentsaurrekoarekin. Bertan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko sagardogileek hartuko dute parte; sagardo berriaren ezaugarriak eta sektorearen egitasmoak aurkeztuko dituzte; eta, nola ez, denboraldiko lehen txotxa egingo da.

Uzta berria dastatzeko mahaia erreserbatu duzu dagoeneko? Erantzuna ezezkoa bada, oraindik garaiz zaude. Gure webgunean modu azkar eta erosoan egin dezakezu.

Erreserba erraza eta zuzena zure sagardotegi gogokoenean.

Gure Sagardotegi Bilatzaileak segundo gutxitan mahai bat topatzeko aukera ematen dizu:

1.    Sartu www.sagardoa.eus webgunean.
2.    Aukeratu data, bazkaria edo afaria, pertsona kopurua eta probintzia.
3.    Begiratu zein sagardotegik duten tokia libre.
4.    Aukeratu gustukoena eta baieztatu.
5.    Mezu elektroniko bat jasoko duzu erreserbarekin.

Eta kitto! Orain, aukeratutako eguna iritsi arte itxaron behar duzu sagardotegi-menu tradizionalaz gozatzeko —aukera begetarianoa, beganoa edo zeliakoentzat ere badago— Euskal Sagardoa J.D. zuzenean kupel ezberdinetatik dastatzen duzun bitartean.

Errepikatzeko gogoa pizten duen esperientzia horietakoa da!

Aurten… ez galdu sagardotegietako bisita gidatuak

Esperientzia are bereziagoa egin nahi baduzu, animatu bazkariaren aurretik dastatze gidatu bat edo bisita egitera. Plan ezin hobea da egunari lasai eta gozatuz ekiteko.

Bisitan zehar, familiaren eta baserriaren historia ezagutuko duzu, sagastia eta elaborazio gunea ezagutuko dituzu eta euskal sagardoa nola egiten den ikasiko duzu sagardo bereziak dastatzen dituzun bitartean. Bikotean, familian edo lagunekin egiteko plan ezin hobea da. 

www.sagardoa.eus webgunean erraz kontsulta dezakezu zein sagardotegik eskaintzen dituzten bisita edo dastatze gidatuak, eta zure tokia erreserbatu.

2026ko sagardotegien irekiera datak

• Aburuza (Aduna): 2026/01/14 
• Aginaga (Usurbil): 2026/01/06 
• Akarregi (Hernani): 2026/01/16 
• Alorrenea (Astigarraga): 2026/01/16 
• Altuna (Urnieta): 2026/01/17
• Altzueta (Hernani): 2026/01/30 
• Añota (Azpeitia): 2026/01/10 
• Araeta (Zubieta-Donostia): 2026/01/23 
• Astarbe (Astigarraga): 2026/01/16 
• Astiazaran (Donostia): 2026/01/10 
• Barkaiztegi (Donostia): 2026/02/01 
• Begiristain (Legorreta): 2026/12/11 
• Bereziartua (Astigarraga): 2026/01/16 
• Calonge (Igeldo-Donostia): 2026/01/16 
• Ekain (Zestoa): 2026/01/17 
• Elorrabi (Hernani): 2026/01/18 
• Etxeberria (Astigarraga): 2026/01/23 
• Eula (Urnieta): 2026/01/30 
• Gartziategi (Donostia): 2026/01/16 
• Gaztañaga (Andoain): 2026/01/18 
• Gurutzeta (Astigarraga): 2026/01/23 
• Iparragirre (Hernani): 2026/01/31 
• Irigoien-Herrero (Astigarraga): 2026/01/02 
• Isastegi (Tolosa): 2026/01/17 
• Itxasburu (Hernani): 2026/01/16 
• Izeta (Aia): 2026/01/23 
• Larrarte (Astigarraga): 2026/01/23 
• Lizeaga (Astigarraga): 2026/01/16 
• Mizpiradi (Andoain): 2026/01/06
• Oialume Zar (Astigarraga): 2026/01/16 
• Oianume (Urnieta): 2026/01/17 
• Oiarbide (Astigarraga): 2026/01/16
• Oiharte (Zerain): 2026/01/16 
• Ola (Irun): 2026/01/2026 
• Olaizola (Hernani): 2026/01/16 
• Ordo-zelai (Oiartzun): 2026/01/02
• Petritegi (Astigarraga): 2026/01/15 
• Rezola (Astigarraga): 2026/01/16 
• Rufino (Hernani): 2026/01/27 
• Saizar (Usurbil): 2026/01/16 
• Sarasola (Asteasu): 2026/01/17 
• Satxota (Aia): 2026/01/10
• Tximista (Ordizia): 2026/01/02 
• Urbitarte (Ataun): 2026/01/09 
• Urdaira (Usurbil): 2026/01/10 
• Zabala (Aduna): 2026/01/03 
• Zelaia (Hernani): 2026/01/21 

Azken bideoak

Ikusi guztiak
Loading...