Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

4 IRTEERA DONOSTIATIK EUSKAL LURRALDERA

05/06/2019

Sagardoa Routek 4 irtenaldi proposatzen ditu gure lurraldeko bazterrak hobeto ezagutu eta euskaldunon ohiturak gertutik ezagutzeko aukera ematen dutenak. Irteerak ziurtatuak astelehenetik larunbatera, Donostiatik, bertako gida baten eskutik eta garraioa barne.

4 IRTEERA DONOSTIATIK EUSKAL LURRALDERA

BISITA ETA SAGARDOTEGI MENUA GARRAIOAREKIN

Bizi sagardotegiko esperientzia, dastatu euskal sagardo naturala eta egin bidaia gure euskal jatorrira!

Sagardotegiaz gozatu nahi duzu baina ez dakizu nola iritsi bertara? Ibilbide honetan konponbidea bilatu dugu zuretzat. Donostian jasoko zaitugu gure gidaren eskutik goza dezazun gure lurrari, kulturari eta gastronomiari lotuta dagoen edari kuttunaren sekretuez.

Sagastiak, baserri tolareak, elaborazio gunea eta upategiak ezagutuko dituzu. Eta noski, gure edari kuttuna aurkeztuko dizugu, guk geuk edaten dugun moduan: botilan eta txotxetik. Esperientzia aparta bizi ondoren Donostiara itzuliko gara, gure lurraz gozatzen segi dezazun.

¡Txoootx! Deiadarra, gure sagardotegietako gonbidapena da. Edalontzia eskuetan duzula gertura zaitez upategira eta etxekoek gidatuta bertako sagardo naturalak dastatuko dituzu, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzen duzun bitartean. Hala, Txotx erritu honen bidez esperientzia osoa bizitzeko aukera izango duzu gure sagardotegietan, familia giroan etxeko produktu kuttunaz eta otordu paregabeaz gozatuz.

Informazio gehiago eta erreserbak

FLYSCH ETA SAGARDO TOURRA

Kantauri itsasoaren eta gure lurraldeko mendien artean kokatuta dago Euskal kostaldeko Geoparkea. Paisaia honen berezitasun geologikoak ez du parekorik inguruan. Hondartzak, itsaslabarrak, mendiak eta itsasoak bat egiten dute gure begien aurrean, “Game of thrones” sail ezaguna grabatu zen lekuan.

Donostiatik Zumaia aldera abiatuko gara, euskal kostaldeak duen fenomeno natural ederrenetakoa bisitatzera: flyscha. Bisita honetan hain ezaguna dugun Euskal Kostaldeko Geoparkearen panoramika berria ezagutzeko aukera izango dugu. Kantauri itsasoak dakarren haize leuna sagar eta sagardoaren zapore ederrekin uztartuko da, bertako antxoa pintxo bat eta kopa bana euskal sagardo dastatzen ditugun bitartean.

Gure paisaian barrena bidaia jarraituko dugu Sagardotegira heldu arte. Bertako familia ezagutuko dugu eta baita hainbeste atsegin dugun sagardoa eskuratzeko eman beharreko pausu guztiak ere. Lehenik eta behin euskal sagardoa botilan dastatuko dugu eta ondoren Sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzeko eseriko gara. Bukatzeko, Donostiara itzuliko gara gure lurraldeaz gozatzen segi dezazun.

Informazio gehiago eta erreserbak

GAZTA ETA SAGARDO TOURRA

Gaztandegiko artzainak etxeko atea irekiko dizu gaztaren elaborazio sekretuak, produktuaren xehetasunak eta bere historia ezagutu ahal izateko.

Nekazaritzarekin batera, artzaintza izan da euskal lurraldeetako ofizio garrantzitsuena. Bertako gazta fabrikek, gure baserriek, beren ateak irekitzen dizkiete bisitariei Idiazabal gaztaren elaborazio prozesua ezagutzeko. Ardiek lasai diraute landa guneetan, gure mendien mangalean. Haien zaintza da gure artzainen eguneroko jarduna, eta beraien esnearekin egiten dute Idiazabal gazta ezaguna.

Bisita honekin euskal artzainen ofizioa ezagutzeko aukera izango duzu eta baita haien lanaren fruitua dastatzekoa ere, Idiazabal gazta bikaina. Ardiek bazkatzen duten landa eremua eta gure lurraldea bisitatuko dituzu, jaiste sistemak, esne edukiontziak, moldeak, prentsa eta hozte sistemak, besteak beste.

Gure paisaian barrena bidaia jarraituko dugu Sagardotegira heldu arte. Bertako familia ezagutuko dugu eta baita hainbeste atsegin dugun sagardoa eskuratzeko eman beharreko pausu guztiak ere. Lehenik eta behin euskal sagardoa botilan dastatuko dugu eta ondoren Sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzeko eseriko gara. Bukatzeko, Donostiara itzuliko gara gure lurraldeaz gozatzen segi dezazun.

Informazio gehiago eta erreserbak

BERTAKO PRODUKTUEN AZOKA ETA SAGARDO TOURRA

Euskal lurraldeko merkatu ezagunenetako bat ezagutzeko ibilbide aproposa: Ordiziako merkatura bisita. Ordizian garaiko produktuak dastatu eta erosteko aukera izango duzu, baita baserritar zein nekazariak ezagutzeko ere Ordiziako kaxko zaharra bisitatzen duzun bitartean.

Euskal Baserria da egun gure lurraldeko Paisaia Kulturalaren protagonista nagusia. Berauetan ekoizten dira egun ere Ordiziako kaleetara baserritarrek ekartzen dituzten garaiko produktu freskoak. Azoka asteazkenero izan ohi da, orain urte askotik hona. Bertako produktu goxoez egindako pintxoa eta kopa bana sagardo dastatuko ditugu Ordizian bertan.

Gure paisaian barrena bidaia jarraituko dugu Sagardotegira heldu arte. Bertako familia ezagutuko dugu eta baita hainbeste atsegin dugun sagardoa eskuratzeko eman beharreko pausu guztiak ere. Lehenik eta behin euskal sagardoa botilan dastatuko dugu eta ondoren Sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzeko eseriko gara. Bukatzeko, Donostiara itzuliko gara gure lurraldeaz gozatzen segi dezazun.

Informazio gehiago eta erreserbak

 

Abiapuntua, ordutegiak, prezioak eta irtenaldien informazio gehiago: www.sagardoa.eus / 943 336 811 / info@sagardoa.eus

Comentarios

Deje su comentario