Gure zerbitzuak hobetzeko cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, webgunearen neurketa eta erabileraren analisia egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen. Onartu

Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

.

GAZTA ETA SAGARDO TOURRA

95,00 €
BEZ barne
Helduak - 99€ 
Umeak (3-10 urte) - 59€ 
Haurrak (<2 urte) - 29€

Gaztandegiko artzainak etxeko atea irekiko dizu gaztaren elaborazio sekretuak, produktuaren xehetasunak eta bere historia ezagutu ahal izateko.

BARNE:

  • Bisita gidatua Idiazabal JD Gaztandegian
  • Gasta dastatzea
  • Bisita Gidatua Sagardotegian
  • Sagardo Dastatzea eta pintxoa
  • Sagardotegi Menu Tradizionala
  • Garraioa barne
  • Gida laguntzailea

IRAUPENA:

  • 6 ordu
  • 250 char. max

Kopurua

ESPERIENTZIA

EZAUGARRIAK

BALDINTZAK

Gaztandegiko artzainak etxeko atea irekiko dizu gaztaren elaborazio sekretuak, produktuaren xehetasunak eta bere historia ezagutu ahal izateko.

Nekazaritzarekin batera, artzaintza izan da euskal lurraldeetako ofizio garrantzitsuena. Bertako gazta fabrikek, gure baserriek, beren ateak irekitzen dizkiete bisitariei Idiazabal gaztaren elaborazio prozesua ezagutzeko. Ardiek lasai diraute landa guneetan, gure mendien mangalean. Haien zaintza da gure artzainen eguneroko jarduna, eta beraien esnearekin egiten dute Idiazabal gazta ezaguna.

Bisita honekin euskal artzainen ofizioa ezagutzeko aukera izango duzu eta baita haien lanaren fruitua dastatzekoa ere, Idiazabal gazta bikaina. Ardiek bazkatzen duten landa eremua eta gure lurraldea bisitatuko dituzu, jaiste sistemak, esne edukiontziak, moldeak, prentsa eta hozte sistemak, besteak beste.

Gure paisaian barrena bidaia jarraituko dugu Sagardotegira heldu arte. Bertako familia ezagutuko dugu eta baita hainbeste atsegin dugun sagardoa eskuratzeko eman beharreko pausu guztiak ere. Lehenik eta behin euskal sagardoa botilan dastatuko dugu eta ondoren Sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzeko eseriko gara. Bukatzeko, Donostiara itzuliko gara gure lurraldeaz gozatzen segi dezazun.

Gure gidak Donostiako Bengoetxea, 2 kalean jasoko zaitu. Lehenik eta behin Idiazabal JD gaztandegia bisitatuko dugu eta ondoren gure Sagardotegi batetara joango gara eta bertan ibilbide txiki bat egingo dugu sagastia eta sagardotegiko txokoak ezagutzeko. Bisita honetan Sagardo Naturalaren dastatzea egingo dugu, lehengo, botilatik. Ondoren, menu tradizionalaz gozatzeko eta sagardoa txotxetik dastatzeko tartea izango dugu.

  • Bakailao tortilla
  • Bakailao frijitua piperrekin
  • Txuleta parrillan
  • Gazta irasagar eta intxaurrekin
  • Ogia eta Sagardoa
  • Ordutegia: maiatzetik urrira. Astelehena. 11:00 a 17:00
  • Hizkuntza: Euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa
  • Donostiako Bengoetxea, 2 kalea.
  • Sagardotegiaren izena eta helbidea ekintza eguna baino 15 egun lehenago jakinaraziko da.
  • Elkargunean 10 minutuko aurrerapenarekin egotea eskatzen da.

Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.

Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.

  • Ordaindutakoaren %100 itzuliko da ekintzaren eguna baino 7 egun lehenago egiten diren ezeztapenetan (eguerdiko 12:00ak baino lehen egiten bada, beti ere).
  • Ordaindutakoaren %50 itzuliko da ekintzaren eguna baino 6 eta 3 egun bitarte egiten bada ezeztapena (eguerdiko 12:00ak baino lehen egiten bada beti ere).
  • Ez da ordaindutako dirurik itzuliko ekintzaren eguna baino lehenagoko 48 orduetan egiten bada ezeztapena.

Fitxa teknikoa

Transporte
Si

Esperientzia erosi

19 Ez dago lekurik egun horretarako, jarri gurekin harremanetan.
19 Erreserba egun horietarako egiteko, jarri gurekin harremanetan.
11:00 - 17:00

Erreserba doan ezezta daiteke, aste bat lehenagora arte.

Eguna

Ordua

Pertsona kop.

Helduak

Umeak (3-10)

Haurrak (< 2)

Oharrak

Izena

Abizenak

E-maila

Telefonoa

Posta-kodea

Guztira

0€

Erreserba doan ezezta daiteke, 4 egun lehenagora arte.

Irakurri eta onartzen ditut erabilera baldintzak, ezeztatze eta aldaketa baldintzak eta pribatutasun politika.

Erreserba ezeztatu nahi duzu, seguru? Ordaindutako zenbateko osoa itzuliko zaizu zure kontura.