Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Mizpiradik udako eskaintza aurkezten du

19/06/2025

Uda garaiari ongi etorria eman diogu Andoaingo Mizpiradi Sagardotegian

Mizpiradik udako eskaintza aurkezten du

Sagardotegiaren txoko berriak, uda garaiari begira egin dituen aldaketak, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura eta etxeko beste hainbat produktu dastatuz egin dugu gaurko aurkezpena.

Mizpiradi Sagardotegia Gipuzkoako Andoain herrian dago kokatuta, Adarra mendiaren magalean. Sagastiez inguratutako harrizko baserria da Mizpiradi, sagardogintzari lotuta dagoen tradizio luzeko Arruabarrena familiarena. Egun, Yon Mikel da sagardogintzaren eta sagardotegiaren ardura daramana. Urte osoko eskaintza du Mizpiradik. Sagardotegi denboraldian sagardotegiko ohiko menua du bertan.

mizpiradi

Uda garaia, Euskal Sagardoaz kanpoaldean gozatzeko momentu aparta

Uda honetan sagastien panoramika zoragarria duen terraza ireki du Mizpiradik, eta bertan eskaintzen ditu otorduak karta berezi batekin. Etxe inguruan dituen 3 ha-tan bertako sagarraren landaketan buru-belarri ari da lanean Yon Mikel, etorkizunean etxeko ekoizpena bertatik bideratu ahal izateko. Urte honetan uzta oparoa espero du ekoizpenean dituen sagastietan.

Uda honetako beste aldaketa nagusia otorduetako karta berria izango da. Karta honetan etxeko produktuez gozatzeko aukera izango da.

Horretaz gain, urte osoan zehar bisita gidatuak egiteko aukera ere ematen du Mizpiradik. Sagastian sagar zukua dastatu eta etxeko txoko desberdinak ezagutuz terrazan emango diogu bukaera mokadua eginez.

mizpiradi

Nola egin erreserba Mizpiradin?

Hainbat aukera dituzue Mizpiradi Sagardotegiaz gozatzeko: bisita gidatuak, otordua eta sagardoa etxean jasotzeko aukera.

Bisita gidatuak: Begiratu hemen: BISITA GIDATUAK MIZPIRADIN

  • BISITA GIDATU MOTZA ETA OTORDUA: Esperientzia ezin hobea taldeentzat. Bazkal aurrean familiaren historian murgiltzeko eta etxeko produktuak dastatzekoa aukera izango da esperientzia honen bidez. Saardotegiko otorduarekin emango zaio bukaera.
  • BISITA GIDATUA ETA OTORDUA: Euskal Sagardoa ezagutu eta modu ezberdin batean dastatzeko aukera ematen digu bisita luzeak, etxeko txoko guztiak banan-banan ezagutuz. Sagardotegiko otorduarekin emango zaio bukaera.
  • BISITA GIDATUA ETA OTORDUA GARRAIOAREKIN: Donostian bazabiltza aukera aproposa da sagardotegiaz ezagutzeko kotxerik hartu gabe. Bisita eta otordua izango dituzu garraio zerbitzuarekin batera.

mizpiradi

Otorduak erreserbatzeko aukera: Sagardotegiko mahaia online erreserbatzeko aukera ere ematen du Mizpiradik. Klik batean txotx denboraldian edota urtean zehar sagardotegira joateko aukera erraztuz. Begiratu hemen: ONLINE ERRESERBAK MIZPIRADIN

  • SAGARDOTEGIKO MENUA: betiko menua txuleta eder batekin parrilan eginda.
  • UDARAKO KARTA: garaian garaiko produktuekin eta parrillan egindako arrainekin osatutako karta zabala.

mizpiradi

Sagardoa exean jasotzeko aukera: Mizpiradik erositako sagardoa etxera bidaltzeko online sistema du. Aukera duzu sagardotegian edota etxetik erosketa egin eta 24h-48htan sagardoa etxean izateko. Begiratu hemen: ONLINE DENDA

  • Sagar Zukua Mizpiradi: Sagar Zuku pasteurizatua, inongo azukrerik gehitu gabe egindako Sagar Zuku Naturala.
  • Sagardo Naturala Mizpiradi: Sagardo sagarren muztio naturalaren artziduratik lortutako edaria, milaka urtean Euskal Herrian egin eta kontsumitu dena.
  • Mizpiradi Euskal Sagardoa: %100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardo naturala.

mizpiradi

Comentarios

Deje su comentario