18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
- New

Petritegi Euskal Sagardoa 500
Euskal Sagardoa Jatorri Deituradun sagardoa, %100 Euskal Herrian landutako sagarrekin ekoiztua, Petritegi baserri-dolarearen 500. urteurrenean.
Ezaugarriak
Sagardo hau metodo tradizionalak jarraituz egiten dugu: sagarrondoen zaintza eta uztaren bilketa; fruituen hautaketa, garbiketa, txikitzea eta estutzea baserriko dolareetan; muztioaren hartzidura eta irakinaldiak familiako upategian; eta sagardoaren botilaratzea.
Ezaugarri organoleptikoak eta zentzumenezkoak
- Ikusmena: Lasto-hori kolore erakargarria, isla berdexka finekin. Bihi oso fina eta dotorea.
- Usaimena: Profil tropikal nabarmena, freskotasuna eta lurrinen konplexutasunak ematen duten zitrikoen nabardura jinez lagunduta.
- Dastamena: Azidotasun arina eta ondo integratua, freskotasun sentsazioa modu uniformean zabaltzen laguntzen duena. Fruta-izaera nabarmentzen da, aho-sabaia intentsitatez eta iraunkortasunez betetzen duena, amaiera luze eta atsegina utziz.
Nutrizio-informazioa eta alergenoak:
| Batazbesteko baloreak 100 g - ko | Alergenoak | |
| Balio energetikoa | 50 kcal/209 KJ | - |
| Grasak | 0,0 g | |
| Karbohidratoak | 6,0 g | Sulfitoak |
| Proteinak | 0,0 g | Sulfitoak ditu |
| Gatza | 0,2 g | |
Euskal Sagardoa J.D.
EUSKAL SAGARDOA J.D., %100 tokiko sagarra!
Sagardo natural kalitate handikoa, 100% bertako sagarrekin egina. Herriko sagarrekin egindako sagardoa da, lurrean sortutako barietateak erabiliz, milaka urtez hobetu eta zainduak izan direnak. Produktu autoktonoen erabileraz gain, Euskal Sagardoa jatorri-deituraren oinarria kalitatea da: ziurtagiria daramaten sagardo guztiek kontrol analitiko fisiko-kimiko eta organoleptiko zorrotzak gainditu behar dituzte.
Kalitate handiko sagardoa, 100% bertako sagarrekin egina; jatorriak eta jakintzak ematen duten segurtasunarekin. Etorkizuneko apustua sektorearentzat.
Petritegi Sagardotegia
Bizi ezazu esperientzi gastronomiko paregabe bat XVI. mendeko dolare baserri batean! Petritegi, sagardogintzaren kultura bizirik mantenduz.



