18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

Petritegi Euskal Sagardo Naturala
Sagardo sagarren muztio naturalaren artziduratik lortutako edaria, milaka urtean Euskal Herrian egin eta kontsumitu dena.
Deskribapena
Sagardo sagarren muztio naturalaren artziduratik lortutako edaria, milaka urtean Euskal Herrian egin eta kontsumitu dena. CO2, azukre eta urik gehitu gabeko sagardo naturala, Sagardo naturalaren legedi zehatzak agintzen duen moduan. Sagar nahasketa egokiak eta etxe bakoitzaren esperientziak sagardo natural abaniko zabala eskaintzen digu, kontsumitzailearen gozagarri. Generazioz generazio hobetuz joan den eta etxeko izaera erakusten duen Sagardoa, esperientziaren etxeko produktua.
Nutrizio-informazioa eta alergenoak:
| Batazbesteko baloreak 100 g - ko | Alergenoak | |
| Balio energetikoa | 50 kcal/209 KJ | - |
| Grasak | 0,0 g | |
| Karbohidratoak | 6,0 g | Sulfitoak |
| Proteinak | 0,0 g | Sulfitoak ditu |
| Gatza | 0,2 g | |
Euskal Sagardoa J.D.
EUSKAL SAGARDOA J.D., %100 tokiko sagarra!
Sagardo natural kalitate handikoa, 100% bertako sagarrekin egina. Herriko sagarrekin egindako sagardoa da, lurrean sortutako barietateak erabiliz, milaka urtez hobetu eta zainduak izan direnak. Produktu autoktonoen erabileraz gain, Euskal Sagardoa jatorri-deituraren oinarria kalitatea da: ziurtagiria daramaten sagardo guztiek kontrol analitiko fisiko-kimiko eta organoleptiko zorrotzak gainditu behar dituzte.
Kalitate handiko sagardoa, 100% bertako sagarrekin egina; jatorriak eta jakintzak ematen duten segurtasunarekin. Etorkizuneko apustua sektorearentzat.
Sagardotegia Petritegi
Bizi ezazu esperientzi gastronomiko paregabe bat XVI. mendeko dolare baserri batean! Petritegi, sagardogintzaren kultura bizirik mantenduz.


