18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
- New

Alkoholik gabeko sagardo naturala Petritegi
0,0 alkohol duen sagardo naturala, Otaño Goikoetxea familiak Astigarragako Petritegi upategian egina.
Ezaugarriak
Sagardo natural hau metodo tradizionalak jarraituz egiten dugu: sagarrondoen laborantza eta uzta biltzea; fruituen hautaketa, garbiketa, txikitzea eta prentsatzea baserriko dolareetan; muztioen hartzidura eta trasiegoak familiaren upategian. Azkenik desalkoholizazio prozesua egiten da.
Sagar barietateak: 25-30 sagardo-sagar barietateren nahasketa.
Ekoizpena: Sagardo natural hau metodo tradizionalak jarraituz egiten dute: sagarrondoen laborantza eta uzta biltzea; fruituen hautaketa, garbiketa, txikitzea eta prentsatzea baserriko dolareetan; muztioen hartzidura eta trasiegoak familiaren upategian. Azkenik desalkoholizazio prozesua egiten da.
Alkohol gradua: 0º
Bolumena: 75cl
Dastatze oharrak:
- Ikusmena: Kolore hori lasto-kolorea, sagardo naturalaren berezko uhertasuna.
- Usaimena: Konplexutasun aromatikoa, zitrikoen usainak nabarmenduz, sagardo naturalen berezkoak.
- Zaporea: Sagardoaren azidotasun tipikoak ahoan sarrera freskoa eragiten du, pasabidea arina eta ibilbide luzekoa izanik.
Kontsumorako gomendioa: kopa edo edalontzi fin batean 10-12 ºC-tan
Nutrizio-informazioa eta alergenoak:
| Batazbesteko baloreak 100 g - ko | Alergenoak | |
| Balio energetikoa | 50 kcal/209 KJ | - |
| Grasak | 0,0 g | |
| Karbohidratoak | 6,0 g | Sulfitoak |
| Proteinak | 0,0 g | Sulfitoak ditu |
| Gatza | 0,2 g | |
Petritegi Sagardotegia
Bizi ezazu esperientzi gastronomiko paregabe bat XVI. mendeko dolare baserri batean! Petritegi, sagardogintzaren kultura bizirik mantenduz.




