18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
- Online bakarrik

PetNat Sagardo Natural Aparduna Zelaia
Aintzinako erara egindako Sagardo Apardun naturala.
Ezaugarriak
Zelaia Nat Pet antzinako metodoaren bidez egindako sagardo aparduna da. Teknika horri esker, gas karbonikoa modu naturalean sortzen da botilan bertan. Olaberria eta Hondarribiko bertako sagar barietateekin egina, bere burbuila dotore eta integratuagatik nabarmentzen da. Sudurrean eztiaren eta fruta gozoen oroitzapenak agertzen dira, eta ahoan ehundura krematsua, gorputz ertaina eta amaiera luze eta orekatsua eskaintzen ditu, fruitu-sentsazio atsegina utziz.
Zelaia Sagardotegia
XIX. mende amaieratik egiten du sagardoa Gaincerain familiak. Jose Antonio gure birraitonak etxerako ekoizten zuen sagardoa hasierako garai hartan. Joakin Gaincerain aitonak, berriz, aitaren afizioa ofizio bihurtu zuen, eta orduan egin zuen Zelaia sagardotegia profesional. Gure aitak sagardotegiko martxari heldu zion garaian egokitu zuen sagardotegia: upategia zabaldu, tresneria eta makinaria berritu, jangela egokitu… Orain, laugarren belaunaldiak heldu diogu etxeko tradizioari, lehenengoz hiru emakume gaude Zelaia Sagardotegiaren gidaritzan: Oihana, Maialen eta Jaione Gaincerain gara sagardogileak. Bertako sagarrean oinarritutako kalitatea da gure Euskal Sagardoaren ardatza eta eskaintzen dugun zerbitzuari ere garrantzia berezia ematen diogu.



