Haritza Sagardo Gastronomikoa Astarbe

4,50 €

Astarbe Haritza, 6 hilabetez gutxienez haritzezko egurrarekin ondutako sagardo naturala da.  

Ezaugarriak

Deskribapena: Gorputz eta intentsitate handiko sagardoa dela esan dezakegu, lehorra eta mamitsua. Egurrarekin kontaktu horrek usain espeziatu konplexuak ematen dizkio. Botilan ondo eboluzionatuko duen Euskal Sagardoa bilatzen da Astarben. Sagar mota desberdinak erabiltzen dira, izaera hori emango diotenak Euskal Sagardoari, eta Mendiola eta Astarbe aukerak dira azpimarragarrienak, mendez mende Astarben landuak.

Sagastiak: Sagasti propio eta Usurbil, Villabona, Oiartzun eta Zarauzko sagastietatik ornitzen dira.

Sagar barietateak: Astarbe, Mendiola, Moko, Txalaka, Goikoetxe eta hautaturiko beste sagar barietateak.

Ekoizpena: Bertako sagarren muztioaren hartzidura alkoholikoaren bidez ekoizten da; uzta jaso ondoren prentsatzen dira, altzairu herdoilgaitzezko deposituetan eta egurrezko kupeletan hartzitzen da, gasik eta azukrerik gehitu gabe.

Hartzidura alcoholikoaren ondoren, haritzezko egurrarekin batera ontzen da 6 hilabetez gutxienez, gero iragazi gabe botilaratzeko.

Alkohol graduazioa: 6,5º

Volumen: 75cl

Dastatze-oharrak:

  • Ikusmena: Urre zahar kolorea du, txinparta finarekin.
  • Usaimena: Sudurean garbia eta konplexua da. Egurra ondo integratuta sumatzen da, fruta helduaren laguntzarekin. 
  • Dastamena: Ahoan gorputzezko sagardoa dela nabari da, egurraren tanino leunek ematen baidiote egitura eta bolumen hori, azidotasuna eta mikatztasunaren artean oreka onarekin. Sudurrean sumatutako usain espeziatu hoiek gogoratzen ditugu ahoan, bukaera lehor eta luzearekin.

Kontsumitzeko gomendioak: kopan edo edalontzian 10-12ºC

Nutrizio-informazioa eta alergenoak:

Batazbesteko baloreak 100 g - ko Alergenoak
Balio energetikoa 50 kcal/209 KJ -
Grasak 0,0 g
Karbohidratoak 6,0 g Sulfitoak
Proteinak 0,0 g -
Gatza 0,2 g

Astarbe Sagardotegia

Sagardoa ekoizteko usadio handiko sagardotegia da Astarbe. Kalitate handiko eskaintza gastronomikoa duen sagardotegi honen lehen aipamen historikoak 1563. urtekoak dira.

Loading...