Sagar Ozpina Barkaiztegi

3,65 €

Sagarrez egindako ozpin naturala. Sagarrak eta sagardoak dituen ezaugarri eta onurak biltzen dituena.

Ezaugarriak

Barkaiztegi upategian bertan egindako ama-ozpina, sagarretik abiatuta eta sagardogintzaren tradizioari jarraituz. Produktu naturala, nortasun handikoa eta osasunerako dituen propietateengatik oso estimatua, zure platerei ukitu berezi eta osasungarria emateko aproposa.

Barkaiztegi Sagardotegia

Barkaiztegi sagardotegiaren hastapenak 1680 urtekoak dira, hain zuzen ere, Lorenzo Irizar Gabiriatik heldu eta Barkaiztegi baserrian bizitzen hasi zenekoak. Geroztik, 8 belaunaldirentzako bizimodua izan da sagardoa. Arbasoen tradizioa oinarri hartuta, gaur egungo teknologi eta ezaguerez baliatuz lortzen dugu maitemintzen gaituen Barkaiztegi Euskal Sagardoa. Kalitatezko sagarrak betidanik izan dira Barkaiztegiren hazkundearen abiapuntu. Hori dela eta, gure sagarrak dira sagardoaren nortasuna bermatzen digutenak, eta horregatik, arreta berezia jartzen diogu sagar motari eta kalitatezko aukeraketari.

Related articles on blog

Loading...