18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
- New

Sagardoa Aitona Barkaiztegi
BArkaiztegi upategian egindako goi-kalitatezko sagardo naturala.
Ezaugarriak
Barkaiztegi upategiak mimo handiz egindako sagardo naturala, arretaz hautatutako sagarrekin elaboratua. Sagardo benetakoa, freskoa eta orekatua, familiaren jakintza eta euskal sagardogintzaren izaera islatzen dituena.
Nutrizio-informazioa eta alergenoak:
| Batazbesteko baloreak 100 g - ko | Alergenoak | |
| Balio energetikoa | 50 kcal/209 KJ | - |
| Grasak | 0,0 g | |
| Karbohidratoak | 6,0 g | Sulfitoak |
| Proteinak | 0,0 g | - |
| Gatza | 0,2 g | |
Barkaiztegi Sagardotegia
Barkaiztegi sagardotegiaren hastapenak 1680 urtekoak dira, hain zuzen ere, Lorenzo Irizar Gabiriatik heldu eta Barkaiztegi baserrian bizitzen hasi zenekoak. Geroztik, 8 belaunaldirentzako bizimodua izan da sagardoa. Arbasoen tradizioa oinarri hartuta, gaur egungo teknologi eta ezaguerez baliatuz lortzen dugu maitemintzen gaituen Barkaiztegi Euskal Sagardoa. Kalitatezko sagarrak betidanik izan dira Barkaiztegiren hazkundearen abiapuntu. Hori dela eta, gure sagarrak dira sagardoaren nortasuna bermatzen digutenak, eta horregatik, arreta berezia jartzen diogu sagar motari eta kalitatezko aukeraketari.
