Theme Settings

Mode Layout
Curent color
Active color
Choose your colors
Curent Color:
Reset

18 urte dituzu?

Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(

.

SAGARDOTEGIA, GAZTANDEGIA ETA EUSKAL BASERRIA

99,00 €
BEZ barne
Nekazaritzarekin batera, artzaintza izan da euskal lurraldeetako ofizio garrantzitsuena. Bertako gazta fabrikek, gure baserriek, beren ateak irekitzen dizkiete bisitariei Idiazabal gaztaren elaborazio prozesua ezagutzeko.

BARNE:

  • XVI. mendeko Igartubeiti baserri museora bisita
  • Bisita eta dastatzea gaztandegian
  • Bisita eta dastatzea sagardotegian
  • Sagardotegi menu tradizionala
  • Garraioa eta gida laguntzaile zerbitzua

IRAUPENA:

  • 8 ordu

*Interesatuta bazaude, eskatu aurrekontua edo bete formularioa, eta ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan. Kontuan izan erreserba ez dagoela bermatuta Euskal Sagardoaren Ibilbideak berretsi arte.

ESPERIENTZIA

EZAUGARRIAK

SAGARDOTEGIAK

BALDINTZAK

Nekazaritzarekin batera, artzaintza izan da euskal lurraldeetako ofizio garrantzitsuena. Bertako gazta fabrikek, gure baserriek, beren ateak irekitzen dizkiete bisitariei Idiazabal gaztaren elaborazio prozesua ezagutzeko. Bisita honekin lehenik eta behin euskal baserriaren jatorria ezagutzeko aukera izango duzu XVI. mendeko Igartubeiti baserri dolarea bisitatuz. Ondoren, euskal artzainen ofizioa ezagutzeko aukera izango duzu eta baita haien lanaren fruitua dastatzekoa ere, Idiazabal gazta bikaina. Ardiek bazkatzen duten landa eremua eta gure lurraldea bisitatuko dituzu, jaiste sistemak, esne edukiontziak, moldeak, prentsa eta hozte sistemak, besteak beste. Gure paisaian barrena bidaia jarraituko dugu sagardotegira heldu arte. Bertako familia ezagutuko dugu eta baita hainbeste atsegin dugun sagardoa eskuratzeko eman beharreko pausu guztiak ere. Lehenik eta behin euskal sagardoa botilan dastatuko dugu eta ondoren Sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzeko eseriko gara. Bukatzeko, Donostiara itzuliko gara gure lurraldeaz gozatzen segi dezazun.

Gure gidak zure hotelean jasoko zaitu. Lehenik eta behin Ezkioko Igartubeiti baserri dolarera joango gara. Ondoren, Idiazabal jatorri deituradun gaztandegi bat bisitatuko dugu. Eta azkenik, gure sagardotegi batetara joango gara eta bertan ibilbide txiki bat egingo dugu sagastia eta sagardotegiko txokoak ezagutzeko. Bisita honetan sagardo naturalaren dastatzea egingo dugu, lehengo, botilatik. Ondoren, menu tradizionalaz gozatzeko eta sagardoa txotxetik dastatzeko tartea izango dugu.

  • Bakailao tortilla
  • Bakailao frijitua piperrekin
  • Txuleta parrillan
  • Gazta irasagar eta intxaurrekin
  • Ogia eta Sagardoa
  • Beste menuak egin kontsulta info@sagardoa.eus
  • Gutxieneko taldea: 1 pertsonatik gora.
  • Taldeentzako tarifak kontsulta egin info@sagardoa.eus
  • Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, ingelesa y frantsesa.
  • Ordutegia: Urte osoan zehar. 
  • Beste hizkuntza edo ordutegiak egin kontsulta info@sagardoa.eus
  • Elkargunea: Bezeroak aukeratutakoa.
  • Beste elkargune baterako egin kontsulta.

Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.

Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.

  • Ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
SAGARDOTEGIA AUKERAN

  • Aburuza (Aduna)
  • Gaztañaga (Andoain)
  • Iparragirre (Hernani)
  • Mizpiradi (Andoain)
  • Oiharte (Zerain)
  • Ola (Irun)
  • Saizar (Usurbil)

* Erreserba egiterakoan (egutegiaren bitartez) aipa ezazu mesedez OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia. 

Fitxa teknikoa

Transporte
Si
T_Producto
Experiencia Pre-reserva

Specific References

Esperientzia aurre-erreserbatu

19 Ez dago lekurik egun horretarako, jarri gurekin harremanetan.
19 Erreserba egun horietarako egiteko, jarri gurekin harremanetan.

Eguna

Pertsona

Helduak

Haurrak (14-17)

Haurrak (4-13)

Oharrak

Izena

Abizenak

E-maila

Telefonoa

Posta-kodea