18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
- New

Masusta zaporedun Sagardoa latan Zelaia
Masusuta zaporedun sagardo naturala latan.
Ezaugarriak
Masusta Gorridun Zelaia Sagardoa sagardogintzaren tradizioa eta fruitu gorrien usain biziak uztartzen dituen proposamen berritzailea da. Sagarraren eta masustaren arteko hartzidurak konplexutasuna ematen dio sudurrean, basa-fruituen oroitzapenekin, esneki-notekin eta karamelu ukitu arinekin. Ahoan freskoa eta orekatua da, freskotasun-sentsazioa indartzen duen azidotasunarekin eta zaporea luzaroan mantentzeko gaitasunarekin.
Nutrizio-informazioa eta alergenoak:
| Batazbesteko baloreak 100 g - ko | Alergenoak | |
| Balio energetikoa | 50 kcal/209 KJ | - |
| Grasak | 0,0 g | |
| Karbohidratoak | 6,0 g | Sulfitoak |
| Proteinak | 0,0 g | - |
| Gatza | 0,2 g | |
Euskal Sagardoa J.D.
EUSKAL SAGARDOA J.D., %100 tokiko sagarra!
Sagardo natural kalitate handikoa, 100% bertako sagarrekin egina. Herriko sagarrekin egindako sagardoa da, lurrean sortutako barietateak erabiliz, milaka urtez hobetu eta zainduak izan direnak. Produktu autoktonoen erabileraz gain, Euskal Sagardoa jatorri-deituraren oinarria kalitatea da: ziurtagiria daramaten sagardo guztiek kontrol analitiko fisiko-kimiko eta organoleptiko zorrotzak gainditu behar dituzte.
Kalitate handiko sagardoa, 100% bertako sagarrekin egina; jatorriak eta jakintzak ematen duten segurtasunarekin. Etorkizuneko apustua sektorearentzat.
Zelaia Sagardotegia
XIX. mende amaieratik egiten du sagardoa Gaincerain familiak. Jose Antonio gure birraitonak etxerako ekoizten zuen sagardoa hasierako garai hartan. Joakin Gaincerain aitonak, berriz, aitaren afizioa ofizio bihurtu zuen, eta orduan egin zuen Zelaia sagardotegia profesional. Gure aitak sagardotegiko martxari heldu zion garaian egokitu zuen sagardotegia: upategia zabaldu, tresneria eta makinaria berritu, jangela egokitu… Orain, laugarren belaunaldiak heldu diogu etxeko tradizioari, lehenengoz hiru emakume gaude Zelaia Sagardotegiaren gidaritzan: Oihana, Maialen eta Jaione Gaincerain gara sagardogileak. Bertako sagarrean oinarritutako kalitatea da gure Euskal Sagardoaren ardatza eta eskaintzen dugun zerbitzuari ere garrantzia berezia ematen diogu.



