Theme Settings
18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
.
ARRAUN TXAPELKETA ETA SAGARDOTEGIA
Egun batez arraunlaria izan nahi baduzu, etor zaitez Arraunetxera!
BARNE
- Bisita gidatua arraun klubean
- Arraun jarduera
- Aldagela eta dutxa zerbitzua
- Bisita gidatua sagardotegian
- Sagardotegiko menu tradizionala
- Gida zerbitzua
- Garraioa barne
IRAUPENA:
- 6 ordu inguru
*Interesatuta bazaude, eskatu aurrekontua edo bete formularioa, eta ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan. Kontuan izan erreserba ez dagoela bermatuta Euskal Sagardoaren Ibilbideak berretsi arte.
ESPERIENTZIA
EXTRAS
SAGARDOTEGIA
BALDINTZAK
Egun batez arraunlaria izan nahi baduzu, etor zaitez! Orio herrian itsasoratzen den Oria ibaian gaude arraun ekintza burutzeko. Arraunketaren historia ezagutzeko Arraunetxea bisitatuko dugu eta ondoren, gure irakaslearen laguntzarekin, traineruan sartuko gara eta bere argibideei jarraituz ibaian egingo dugu arraun. Ekintzak 2 ordu inguruko iraupena du. Bukaeran euskal sagardotegi tradizional bat bisitatuko dugu eta azkenik, sagardotegiko menu tradizional batekin batera gure upategietan sagardoa dastatuko duzu.
- Aburuza (Aduna)
- Altzueta (Hernani)
- Astarbe (Astigarraga)
- Bereziartua (Astigarraga)
- Gartziategi (Astigarraga)
- Gaztañaga (Andoain)
- Iparragirre (Hernani)
- Mizpiradi (Andoain)
- Oiharte (Zerain)
- Ola (Irun)
- Petritegi (Astigarraga)
- Saizar (Usurbil)
* Erreserba egiterakoan (egutegiaren bitartez) aipa ezazu mesedez OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia.
Sagardotegiaren sarreran topo egingo duzu altzairuz egindako fatxadarekin bere sagastiez inguratuta eta sagardotegi honen filosofiaren lehen panoramika hartuz: etorkizunari lotutako tradizioa. Mende erdia igaro da Esteban Lertxundik Olivia Ibarguren emaztearen baserrian jauzi profesionala egin zuenetik. Hurrengo bi belaunaldiek daramate gaur egun etxearen erritmoa. Napoleon, Esteban eta Ramonek, euren emazte, seme-alaba eta lantalde handi batekin batera, Saizar taldeak. 2000tik aurrera, sagar ekoizpena eta ondorengo sagardo elaborazioa handitu egin dira. 2004. urtea inflexio-puntua izan zen berezko eta kalitatezko sagarraren ekoizpena nabarmen handitzeko orduan. Harrezkero, ez da gelditu. Etxeko sagarraren eta bertako sagarraren aldeko apustua argia izan da, eta pixkanaka gora egin du. Azken txertaketa estrategikoa jarduera turistikoa izan da, sagardotegia dibertsifikatuz eta upeltegira bisita gidatuak eskainiz, landa ostatua, besteak beste.