18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
BISITA MOTZA ETA OTORDUA SAGARDOTEGIAN
ESPERIENTZIA
Euskal Sagardoa ezagutu eta modu ezberdin batean dastatu nahi badituzu hauxe da zure aukera! Sagardotegi bakoitzaren sagardo ezberdinak dastatuko dituzu, ezaugarriak ezagutu eta etxeko txoko kuttunak bisitatu. Ondoren, dastatzea betiko moduan jarraituko duzu, sagardotegi menu baten laguntzaz.
- BARNE:
-
- Bisita gidatu motza
- Sagardo dastatzea txotxean
- Sagardotegiko menu tradizionala
- IRAUPENA:
-
- 3 ordu inguru
- 30 min bisita gidatua
EZAUGARRIAK
- BISITA
-
Sagardotegiaren bertan elkartuko gara dastatze gidatu bat egiteko otordua egin baino lehen. 3 sagardo ezberdin dastatuko ditugu pintxo batekin. Sagardo bakoitzaren berezitasunak aipatuko dira eta familia zein etxeko kontuak aipatuko dira.
- MENUA
-
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piparrekin
- Txuleta parrillan
- Gazta irasagar eta intxaurrekin
- Ogia eta Sagardoa
- Beste menuak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- TALDEAK / TARIFAK
-
- Gutxieneko taldea: 10 pertsonatik gora.
- Taldeentzako tarifak kontsulta egin: info@sagardoa.eus
- ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
-
- Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa.
- Ordutegia: Urte osoan zehar. Asteartea, osteguna eta larunbata: 13:30 - 16:30.
- Beste hizkuntza edo ordutegiak egin kontsulta: info@sagardoa.eus
- ELKARGUNEA
-
- Elkargunea: Aukeratutako sagardotegian.
- Beste elkargune baterako egin kontsulta.
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
-
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
- BONOA
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.
- EZEZTAPENAK
-
- Ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
SAGARDOTEGIA
- Aburuza (Aduna)
- Iparragirre (Hernani)
- Mizpiradi (Andoain)
- Oiharte (Zerain)
- Ola (Irun)
- Petritegi (Astigarraga)
- Saizar (Usurbil)
* Erreserba egiterakoan (egutegiaren bitartez) aipa ezazu mesedez OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia.











