18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
Bisita eta bazkaria Iparragirren Sagardotegian
ESPERIENTZIA
Iparragirre Sagardotegia da bertako produktuaren erreinua. Bertako sagarraren ekoizpena, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura eta ekoizpen ekologikoa dira etxearen oinarri, eta horiexek dira Kupeletik dastatuko ditugunak. Arantza Eguzkiaren eskutik kupeletan barrena egingo dugu ibilbidea, tartean etxeko bi pintxorekin. Bukaeran azken tragoa Beobide Euskal Sagardo ekologikoarekin topa eginez bukatuko dugu, uzta berria eta botilaratutakoaren ezberdintasunak ezagutzeko. Aukera paregabea sagardogilearekin kupeltegiko sekretuak ezagutzeko!
- BARNE:
-
- Bisita gidatua eta sagardoen dastatzea
- Etxeko pintxoa
- Sagardotegi menua
- IRAUPENA:
-
- Bisita (1h) / Otordua (2h)
EZAUGARRIAK
- Bisita
-
Iparragirre sagardotegian elkartuko gara bertako familia, baserria eta historia ezagutzeko. Hau guztia sagardo ezberdinak dastatzen ditugun bitartean egingo da. Etxeko sukaldeaz ere gozatuko dugu pare bat pintxoekin eta ondorengo menuarekin.
- Menua
-
- Dastatzea gidatua: Aperitiboa eta 3 sagardoen dastatzea: Euskal Sagardoa eta 2 sagardo txotxean.
- Menu tradizionala: Bakailao tortilla, bakailao konfitatua piper berdeekin edo bakailaoa saltsa berdean, gure baserrietako txuleta parrillan, euskal gazta taula, sagardo apardunarekin eta irasagarrarekin egindako marmelada eta intxaurrak. Ogia, sagardoa, kafea edo infusioa.
- Beste menuak: info@sagardoa.eus
- Taldea / Tarifak
-
- Gutxieneko taldea: 2 pertsonatik gora.
- Taldeentzako tarifak: info@sagardoa.eus
- Hizkuntzak / Ordutegia
-
- Ordutegia: Urtarriletik abendura. Ostiraletik igandera 12:30etan edo 13:30etan.
- Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
- Beste ordutegiak eta hizkuntzak: info@sagardoa.eus
- Elkargunea
-
- Sagardotegia: Iparragirre. Osiñaga auzoa, 10. 20120 Hernani, Gipuzkoa.
BALDINTZAK
- Ordainketa
-
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
- Bono
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.
- Ezeztapenak
-
- Bisitaren ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
Heldu: 66 €
Gazteak (14-17): 52 €
Umeak (4-13): 35 €
























