SAGAR BONBOI TAILERRA

SAGAR BONBOI TAILERRA | Sagardoa Route
SAGAR BONBOI TAILERRA | Sagardoa Route
SAGAR BONBOI TAILERRA | Sagardoa Route
SAGAR BONBOI TAILERRA | Sagardoa Route
SAGAR BONBOI TAILERRA | Sagardoa Route
SAGAR BONBOI TAILERRA | Sagardoa Route
SAGAR BONBOI TAILERRA | Sagardoa Route
SAGAR BONBOI TAILERRA | Sagardoa Route
SAGAR BONBOI TAILERRA | Sagardoa Route
SAGAR BONBOI TAILERRA | Sagardoa Route
SAGAR BONBOI TAILERRA | Sagardoa Route
SAGAR BONBOI TAILERRA | Sagardoa Route
Aurrekoa
Hurrengoa

ESPERIENTZIA

Donostiako bonboi-dendan hasiko dugu bisita. Bertan, Lorena eta Miren zain izango ditugu bonbona-dendaren barrualdea eta bertako produktuak nola egiten diren erakusteko. Ondoren, lantegira joango gara, eta bonboi tailerra egingo dugu bertan. Sagar zuku edo sagardoarekin bonboiak egingo ditugu eta sagardoak txokolatearekin duen harremana ezagutzeko aukera izango dugu. Tailerra amaitutakoan, sagardotegi batera joango gara. Bertan, sagardoa nola egiten den ikusteko aukera izango dugu. Antzinako tresnek sagardotegiaren historia kontatuko digute, eta upeltegiko tunelak zeharkatzen ditugun bitartean, kupeletatik familiak hainbeste mimoz egiten duen sagardoa dastatuko dugu. Esperientzia biribiltzeko sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzeko aukera izango dugu: etxeko pintxoa, bakailao tortilla, bakailao frijitua, txuleta eta Idiazabal gazta, intxaur eta irasagarrekin.

BARNE:
  • Bisita gidatua Donostiako txokolategian
  • Etxeko txokolate beroaren dastatzea
  • Sagardoz egindako bonboien tailerra
  • Bisita gidatua dastatzearekin sagardotegian
  • Sagardotegi menu tradizionala
  • Gida eta garraio zerbitzua
IRAUPENA:
  • 6 ordu

EZAUGARRIAK

BISITA

Donostian adostutako elkargunean elkartuko gara eta bonboi-dendara joango gara. Etxeko txokolatea dastatu eta bonboi tailerra egingo dugu. Tailerrean egindako sagardoarekin egindako bonboiak etxera eramateko aukera izango duzue. Txokolategian amaitu ondoren, sagardotegira joango gara. Sagardotegiko txokoak bisitatuko ditugu eta sagardoaren ekoizpenaz eta elaborazioaz hitz egingo dugu. Sagardo bakoitzaren xehetasunak ezagutuko dira eta, azkenik, menu tradizionala dastatuko dugu.

MENUA
  • Bakailao tortilla
  • Bakailao frijitua piparrekin
  • Txuleta parrillan
  • Gazta irasagar eta intxaurrekin
  • Ogia eta sagardoa
  • Beste menuak kontsultatu: info@sagardoa.eus
TALDEAK / TARIFAK
  • Gutxieneko taldea: 2 pertsona.
  • Gehieneko taldea: 8 pertsona.
  • Taldeentzako tarifak kontsultatu: info@sagardoa.eus
ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
  • Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa.
  • Ordutegia: Urte osoan zehar, astearteetik larunbatera.
  • Beste hizkuntza edo ordutegiak kontsultatu: info@sagardoa.eus
ELKARGUNEA
  • Elkargunea: bezeroak Donostiako hirigunean eskatzen duen lekuan.
  • Beste elkargune baterako kontsultatu: info@sagardoa.eus

BALDINTZAK

ORDAINKETA

Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.

BONOA

Ordainketa egin ondoren, bonoa bidaliko da posta elektronikoz. Bono hori frogagiri gisa balioko du, paper edo mugikorrean erakutsita.

EZEZTAPENAK
  • Ezeztapena doan izango da erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.

SAGARDOTEGIA

  1. Aburuza (Aduna)
  2. Astarbe (Astigarraga)
  3. Bereziartua (Astigarraga)
  4. Gaztañaga (Andoain)
  5. Iparragirre (Hernani)
  6. Mizpiradi (Andoain)
  7. Oiharte (Zerain)
  8. Ola (Irun)
  9. Petritegi (Astigarraga)
  10. Saizar (Usurbil)

* Erreserba egitean, mesedez adierazi OHARREN atalean zein sagardotegitan egin nahi duzun esperientzia.

Loading...