18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
Bisita gidatua eta otordua Begiristainen
ESPERIENTZIA
Ezagutu gertutik Begiristain Sagardotegia eta Goierriko sagardotegirik zaharrenaren atzean dagoen familia. Esperientzia honen bidez, Euskal Herrian hain errotuta dagoen edari zahar honen historian murgiltzeko aukera izango duzu. Sagastian hasita, sagardoaren ekoizpen-prozesu osoa ezagutuko duzu: ekoizpen gune desberdinak eta gure upategiak bisitatuko dituzu, eta bitartean, etxeko sagardorik onenak dastatuko dituzu, bai botilan bai txotxean. Esperientzia borobiltzeko, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatuko duzu: bakailao-tortilla, bakailaoa saltsan, txuleta, eta postre gisa, intxaurrak, Idiazabal gazta eta irasagarra. Otordu osoan zehar, txotxean sagardo desberdinak dastatzeko aukera izango duzu.
- BARNE
-
- Bisita gidatua sagardotegian zehar
- Dastatze gidatua pintxoarekin
- Sagardotegi menua
- IRAUPENA
-
- Bisita (1h) / Bazkaria (2h)
EZAUGARRIAK
- BISITA
-
Legorretako Begiristain sagardotegian elkartuko gara eta bertako familia, baserria eta historia ezagutuko ditugu. Bisitan zehar sagardo ezberdinak dastatuko ditugu eta amaieran sagardotegi menua eskainiko da.
- MENUA
-
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piperrekin
- Txuleta parrillan
- Gazta, irasagarra eta intxaurrak
- Ogia / Sagardoa / Kafea edo infusioa
- Beste menuetarako kontsulta egin: info@sagardoa.eus
- TALDEAK / TARIFAK
-
- Gutxieneko taldea: 2 pertsonatik gora
- Taldeentzako tarifak kontsultatzeko: info@sagardoa.eus
- ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
-
- Ordutegia: Urte osoan zehar, ostiraletik igandera 12:30etan eta 13:30etan.
- Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez
- Beste ordutegi edo hizkuntzak kontsultatu: info@sagardoa.eus
- ELKARGUNEA
-
- Sagardotegia: Begiristain (Legorreta)
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
-
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
- BONOA
-
Ordainketa egin ondoren, bonoa bidaliko da helbide elektronikora, paperean edo mugikorrean aurkezteko.
- EZEZTAPENAK
-
- Doako ezeztapena, erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
Heldu: 67 €
Gazteak (14-17): 60 €
Umeak (4-13): 35 €






































