18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
Bisita eta bazkaria Gaztañaga Sagardotegian
ESPERIENTZIA
Gaztañaga sagardotegia Andoainen dago, errepide bidezko sarbide errazarekin eta ikuspegi panoramikoa eskaintzen duen ingurune natural batean. Bisita gidatu honetan Jose Angel Gaztañaga, Mari Angeles Garmendia eta haien seme Axier-en lana gertutik ezagutuko dugu. Bisita sagardotegiaren aurrean hasiko da, familiaren historiaren aurkezpen labur batekin, eta ondoren sagastia, elaborazio gunea eta upeltegia bisitatuko dira. Bisitan zehar, botilan eta txotxetik zuzenean, hainbat sagardo dastatzeko aukera izango dugu. Azkenik, jantoki nagusian amaituko dugu, etxeko pintxo batekin eta sagardotegiko menu tradizionalarekin: txorizo-pintxoa, bakailao-tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, Idiazabal gazta, irasagarra, intxaurrak eta Tolosako teilak eta zigarrotxoak.
- BARNE:
-
- Bisita gidatua eta sagardoen dastatzea
- Etxeko pintxoa
- Sagardotegi menua
- IRAUPENA:
-
- 3 ordu
EZAUGARRIAK
- BISITA
-
Sagardotegian elkartuko gara dastatze gidatuarekin hasteko. Dastaketa upeltegian egingo da, sagardoa txotxetik probatuz eta kupel bakoitzaren ezaugarriei erreparatuz. Dastaketa pare bat pintxorekin lagunduko dugu.
- MENUA
-
- Etxeko mokadua
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piperrekin
- Txuleta parrillan
- Idiazabal gazta, irasagarra eta intxaurrak
- Sagardoa eta ogia
- TALDEAK / TARIFAK
-
- Gutxieneko taldea: 2 pertsona.
- Taldeentzako tarifak kontsultatu: info@sagardoa.eus
- ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
-
- Ordutegia: Urtarriletik azarora. Astearte, ostegun eta larunbatetan, 12:30etan.
- Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.
- Beste hizkuntza edo ordutegiak kontsultatzeko: info@sagardoa.eus
- ELKARGUNEA
-
- Sagardotegia: Gaztañaga (Andoain)
BALDINTZAK
- ORDAINKETA
-
- BISITAREN %100 ordaindu beharko da erreserba egitean.
- Bazkaria sagardotegian bertan ordainduko da.
- BONOA
-
Ordainketa burutu ondoren, bonoa posta elektronikoz jasoko duzue. Erreserba egunean frogagiri modura erabil daiteke, paper edo mugikor bidez.
- EZEZTAPENAK
-
- Ezeztapena doakoa izango da erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
BESTE ZERBITZUAK
- Zerbitzu osagarriak: Zerbitzu gehiagorako egin kontsulta.
- Elkargunea: Bezeroaren beharren araberakoa.
- Prezioa: Aukeratutako zerbitzuen araberakoa.
- Erreserbak: info@sagardoa.eus edo 943 336 811.
Heldu: 60 €
Haurrak (14-17): 44 €
Haurrak (4-13): 22 €












