Theme Settings
18 urte dituzu?
Gutxienez 18 urte behar dituzu webgune hau ikusteko :(
.
Bisita eta bazkaria Gaztañaga Sagardotegian
Umeak (14-17): 44€
Umeak (4-13): 22€
Gaztañaga Sagardotegia Donostiatik gertu bertako plazerraz gozatzeko aukera!
BARNE:
- Bisita gidatua eta sagardoen dastatzea
- Etxeko pintxoa
- Sagardotegi menua
IRAUPENA:
- 3 ordu
ESPERIENTZIA
EZAUGARRIAK
BALDINTZAK
BESTE ZERBITZUAK
Gaztañaga sagardotegia Andoainen dago, errepide bidezko sarbide errazarekin eta, aldi berean, udalerriko ikuspegi panoramikoa eskaintzen duen ingurune natural, dotore eta atsegin batean. Bisita gidatu honetan Jose Angel Gaztañaga eta Mari Angeles Garmendiaren eta hauen semearen, Axierren, lana ezagutuko dugu gertutik bisita gidatu baten bidez. Bisita sagardotegiaren parean hasiko dugu, ondoren, sagastira eta elaborazio gunera gerturatuko gara, eta azkenik, upeltegietan zehar galduko gara sagardoaren sekretu guztiak ezagutzeko.Guzti hau, etxeko hainbat produktu ezberdin dastatzen ditugun bitartean egingo dugu, botilan zein txotxean. Jantoki nagusian amaituko dugu bisita pintxo on batekin eta sagardotegiko menu tradizionalarekin batera: txorizo-pintxoa, bakailao-tortilla, bakailao frijitua piperrekin eta txuleta; postre moduan: gazta, irasagarra, intxaurrak eta Tolosako teilak eta zigarrotxoak.
- Zerbitzu osagarriak: Zerbitzu gehiagorako egin kontsulta.
- Elkargunea: Bezeroaren beharren araberakoa.
- Prezioa: Aukeratutako zerbitzuen araberakoa.
- Erreserbak: info@sagardoa.eus orrialdean edo 943 336 811 telefonoan.
Gaztañaga Sagardotegi-Erretegia 1990. urtean ireki zen. Ordura arte etxerako bakarrik ekoizten zuen sagardoa. Puntako teknologian inbertsioa egin zuten sagardogintza jarduera martxan jartzeko.