Euskal Sagardoen dastatze gidatua Hernaniko Bakailao Astean
Hernaniko Bakailao Astea urriaren 6tik 17ra ospatuko da.
Euskal Sagardoen dastatze gidatua urriaren 9an izango da arratsaldeko 19:00etan

13. Bakailao Astea iristear da, Udalak eta Berriak elkarteak elkarrekin antolatuta. Gaur, urriaren 2a, Aritz Ansolak (Sansonategi jatetxea), Miren Lukasek (Oa gozotegia), Ane Zeberiok (Arriatzu baserria) eta Aitzol Zugastik (AZ gastronomia) osatutako epaimahai profesionalak guztiak probatu ditu eta haien epaia eman du. Hala ere, irabazlea ez da ezagutuko urriaren 17a arte.
Herritarrek, urriaren 6tik 17ra izango dute herriko taberna eta jatetxeek, bakailaoa ardatz hartuta, egin dituzten pintxo-proposamenak dastatzeko aukera. Egun horietan, gustukoenak bozkatzeko aukera izango dute hernaniarrek, izan ere, publikoaren saria ere banatuko da.
Aurkezpen ekitaldian Xabier Lertxundi alkateak, Patxi Ibarguren Tokiko Garapeneko zinegotziak, Gonzalo Saez Ondarroa Berriak elkarteko zuzendaritza batzordeko kideak eta Euskal Sagardoa eta Sagardoa Routen ordezkari, Amaia Zubeldiak ere parte hartu du aurkezpenean. Epaimahai profesional kideak ere hantxe izan dira.
Ekitaldia urriaren 6tik 17ra bitartean izango da, egitarau zabal batekin.
- Urriaren 6tik 17ra: Taberna arteko bakailao pintxo lehiaketa. Jolasa: Non dago Pil-Pil? Hiru dendetan gure laguna aurkitzen duenak saria jasoko du.
- Urriaren 7, 9, 14 eta 16: Aste honetako bakailao maskotak saltsa kalean zehar jarriko du! Pil-Pil aurkitzen baduzu, atera argazki bat berarekin eta bidali WhatsApp bidez 676 194 803 telefonora. Opari pakete baten zozketan sartuko zara.
- UrriaK 9: Mikel Garaizabal enologo eta sommelierrak gidatutako dastaketa gidatua.
- Urriak10: Kaxko kaleak oinezkoentzat irekiko dira eta 100 €-ko bono baten zozketa.
- Urriak 17: Sari banaketa.
Euskal Sagardoaren eta sagardo berezien dastatze gidatua, nobedadea
Aurten, ekimen berezi bat ere izango da Bakailao Astean. Izan ere, bakailaoa eta sagardoa uztartuko dituen dastaketa gidatua antolatu dute udalak, Berriak-ek eta Euskal Sagardoak.
Mikel Garaizabel enologo eta sommelierrak gidatuko du saioa, hilaren 9an Ezkiaga pasealekuan (euria eginez gero, Atsegindegin). Sagardoarekin batera, Bakailao Astean parte hartzen ari diren lau pintxo. Dastaketa gidaturako sarrerak sagardoa.eus atarian daude salgai, 10 €an.
Dastatze honetan euskal sagardoak eta euskal sagardo bereziak dastatuko ditugu bakailao asteko lau pintxorekin batera Mikel Garaizabal enologo eta sommelierrak gidatuta.
- FETXA: Urriak 9, osteguna
- BARNE: 5 sagardo / 4 pintxo
- ORDUTEGIA: 19:00 - 20:30
- LEKUA: Ezkiaga Pasealekua, Hernani
- PREZIOA: 10€
Informazio gehiago eta erreserbak: EUSKAL SAGARDOEN DASTATZE GIDATUA - BAKAILAO ASTEA
25 taberna eta jatetxek parte hartuko dute aurten
25 taberna eta jatetxek parte hartuko dute aurtengo bakailao astean: Aieko kafetegia; Andrekale 21; Apeadero taberna; Aralar taberna; Atxur taberna; Cafe Arri; Deportibo; Dori Berri; Errioguarda-enea jatetxea; Garin taberna; Goiz Eguzki; Gunea; Guria; Harresi; Joxemari taberna; Karrero; Kixkal; Latxunbe; Rioja; Tamer; Tripontzi; Txilibita; Txoko; Zinkoenea eta Zumardi. Epaimaiaharen izenean, Ane Zeberiok “aurkeztutako pintxoen originaltasuna” azpimarratu du.
Pintxo bakoitzaren prezioa 2,5€koa izango da. Herritarrek tabernetan bertan eskuratu ahal izango duten liburuxkan topatuko dituzte xehetasunak, astelehenetik aurrera.
Urriaren 17an jakingo da zeintzuk diren aurtengo edizioko pintxo irabazleak, bai epaimahaiaren arabera eta herritarren gustukoena. Egun horretan, txaranga batek kalea animatuko du.
Horrez gain, Non dago Pil-Pil? lehiaketa izango da aurten ere herriko establezimenduetan. Hilaren 10ean, ostirala, Hartu kalea! ekimenarekin bat egingo du Bakailao Asteak. Goizeko 10:00etatik aurrera, itxita egongo da kaskoa trafikoarentzako. Arratsaldean, Rockalean izango da (ordutegia aurreratuko da, mugimendu feministak Palestinaren alde deitutako mobilizazioarekin bat egiteko).
Horrez gain, urriaren 15ean, sindikatuek Palestinaren alde deitutako lan-uzteak direla eta, ordu horietan online aukera desaktibatu egingo da.
Comentarios
Deje su comentario